Borrar
'Maika' (Christian Schad, 1929).
1920ko urte eroak, Guggenheim-en ikusgai

1920ko urte eroak, Guggenheim-en ikusgai

zurekin

Miércoles, 14 de abril 2021, 22:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Guggenheim Bilbao Museoak 'Urte eroak: 1920ko hamarkada' erakusketa jarriko du ikusgai maiatzaren 7tik irailaren 19ra, eta hamarkada berritzaile horretako 300 objektu bilduko ditu, garaiko diziplina artistiko nabarmenetakoak: pintura, eskultura, marrazkia, argazkilaritza, zinema, collage-a, arkitektura eta altzari-diseinua, hain zuzen ere.

Museoko arduradunek azaldu dutenez, «paralelismo harrigarriak daude» hasi berri dugun hamarkadaren eta 1920koaren artean. Duela mende bateko gizartea 1918ko pandemiaren traumak jota bizi zen, Lehen Mundu Gerraren ondoren izandako atzeraldi ekonomiko batean murgilduta.

Nolanahi den, «aurrerabidearen hamarkada» ere izan zen, Guggenheimeko arduradunek dioenez, «sormenak eta liberazioak eztanda egin zuten garai bat, eta horregatik hain zuzen, etorkizunari begira adorea eta inspirazioa ematen duten ideiak eskaintzen ditu atzerabegirako honek».

'Urte eroak: 1920ko hamarkada' erakusketak hainbat mugimendu progresistari begiratuko die (Bauhaus, Dadaismoa, Objektibotasun Berria…), Calixto Bieito dramaturgo, opera zuzendari eta Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoaren ikusmolde eszenikotik.

Zazpi espazio hauetan banatuko dute hirigintzan, familia kontzeptuan, parte-hartze politiko eta sindikalean eta aisiaren kontzepzioan berebiziko aldaketa aurkeztu zuen hamarkadari buruzko erakusketa: 'Gerraren trauma atzean utzita', 'Rol berriak, eredu berriak', 'Ikusteko modu berriak', 'Modaren iraultza', 'Lana eta aisia', 'Gorputzaren nozio berriak' eta 'Irrika'.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios