Borrar

1889ko 'Meza santuba ondo entzuteko' eleberria, dohaintzan Euskaltzaindiari

Gabriel Arregi euskaltzale bilbotarrak Juan Jose Mogelen liburua eman dio Akademiari

Amalia Ibargutxi

Lunes, 3 de diciembre 2018, 23:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskaltzaindiak bere liburutegira gehitu du Juan Jose Mogelen 'Meza santuba ondo entzuteko' liburuaren lehenengo edizioko ale bat. 1889koa da, eta lehendik ezaguna bazen ere, Euskaltzaindiak ez zeukan edizio horretako alerik.Gabriel Arregi euskaltzale bilbotarrak eman dio liburua, dohaintzan.

Juan Jose Mogel gipuzkoarra zen, Debakoa, baina bizkaieraz burutu zituen idazki guztiak, eta Bizkaian egin zuen lan parroko gisa, Xemeinen hain justu. Bizkaiko Jaurerriko Diputatu Nagusia ere izan zen Lehen Karlistadan. Bere lanen xedea, hala ere, espiritualitatearekin dago lotuta maiz: bere kristau-heziketa islatuz idatzi zituen, adibidez, 'Eguneroco lan on eta erregubac, meza santuba ondo enzuteco: confesino eta comuninoya biar dan leguez eguiteco prestaera eta zucenbidiac' bera (1820) edo 'Mayatz-illeraco berba-aldiac' (1885).

Guztira, hiru liburu idatzi zituen Mogelek. Aipatu berri ditugun horiez gain, 'Baserritar jakitunaren etxeko eskolia' ere idatzi zuen, Tolosan (Gipuzkoa) argitaratu zena idazlea hil ondoren, 1885ean. Liburuak 31 argibide barneratzen ditu maiatzeko egun bakoitzerako. Seme-alabek egindako galderen gainean sortuta, kristau-heziketa ulertzeko bere modua aurkezten da bertan.

Liburu ezagunena da 'Baserritar jakitunaren etxeko eskolia', nahiz eta 'Meza santuba ondo entzuteko'-k ere zabalkunde handia izan zuen bere garaian. 'Etxeko eskolia'-k zazpi edizio izan zituen, ezagutzen direla, eta 'Meza santuba ondo entzuteko'-k bost.

Azken liburu hori Bilbon argitaratu zuen 1820an. Asko dira esaten dutenak lan horrek aurrekoaren maila gainditzen duela euskarari dagokionez. Juan Jose ez zen izan, hala ere, familiako idazle bakarra. Osaba eta arreba ere ofizio berean aritu ziren eta. Juan Antonio osabak, batzuek euskarazko lehen eleberritzat hartzen duten 'Peru abarka' idatzi zuen, eta arrebak, bestalde, 'Ipuin onac' ipuin bilduma plazaratu zuen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios