https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

1.800 pertsona baino gehiagok argazkiak atera dute FITURen jarritako Arabako “photocall"ean

Gastronomia eta ardoa erakargarri nagusi hartuta joan da aurten Arabako Foru Aldundia FITURera

I.AGOTE

Joan den asteburuan, 1.800 lagun baino gehiago egon dira Turismoko Nazioarteko Azokan (FITUR) instalaturiko Arabako “photocall”ean, eta Arabako Errioxako ardoarekin topa eginez, hondoan eskualde horretako mahastien paisaia zeukatela, atera zituzten argazkiak. Argazkiak doan deskargatzeko moduan daude www.alavaturismo.eus. web gunean.

Gastronomia eta ardoa erakargarri nagusi hartuta joan da aurten Arabako Foru Aldundia FITURera, kontuan izanda zer eskaintza turistiko askotariko eta osatu daukan Hauxe izan zen sustapen ekintza nagusia azokan: Arabako Gastrogidaren aurkezpena; hau da, argitalpen osatu bat informazio erabilgarri eta praktikoarekin.

Araba gastronomiaren eta zaletuen artean erreferentziazko helmuga gisa sustatzeko ekimen horrek jarraipena izan zuen asteburuan, Euskadiko standaren ondoan jarritako “photocall” batekin, zeina upel batek eta hondoan Arabako Errioxako mahastiez osaturiko paisaia batek osatzen baitzuten. Agertokian Arabako marka turistikoa ere ageri zen.

1.800 lagunek baino gehiagok bisitatu zuten “photocall” hori larunbatean eta igandean. Egun horietan, FITUR zabalik egon zen jendearentzat, eta argazkiak atera zituzten Arabako Errioxako ardo kopa batekin topa eginez.

Argazkiak doan deskargatzeko moduan daude www.alavaturismo.eus. web gunean.“Photocall”ean egon ziren pertsona guztiek aukera izan zuten, gainera, Arabako Errioxako 48 ardo botilaren zozketan parte hartzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos