Borrar
GENERAL

Bihar zortzi piztuko da Andoainen Gipuzkoako ikastolen festa

Aita Larramendi prestatzen ari den jaiaren helburu nagusietakoa eraikin berri bat egiteko laguntza biltzea da

NEREA AZURMENDI

Sábado, 29 de septiembre 2012, 05:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Beti bezala, urriaren lehen igandean. Beti bezala, ikastola jakin baten beharrei aurre egiten laguntzeko eta, oro har, euskara, euskal kultura eta ikastolen hezkuntza eredua hedatzearekin batera igandea jai giroan pasatzeko. Eta, azken urteetan legez, teknologia berriei gero eta tarte zabalagoa eskainiz.

Ezaugarri horiexei lotuko zaie aurtengo Kilometroak jaia. Bihar zortzi izango da, urriaren 7an, Andoainen. Aita Larramendi ikastolak antolatuta eta hari laguntzeko, ikasle kopuruaren handitzeari erantzun ahal izateko zortzi gela berri hartuko dituen eraikin baten beharrean baitago 1963 sortutako ikastetxea, 597 familia eta 866 ikasle dituena.

Kilometro birtualak egitea ahalbidetzen duen Klikmetroak ekimenari, web gune ofizialari, sare sozialetan egiten adi diren lanari eta girotze jarduera ugariei esker, aspalditxo dago bizi-bizirik KMK 2012, baina 'off' dago oraindik, itzalita. Goiburuak, kartelak eta gainerako euskarriek irudikatzen duten 'on' botoia bihar zortzi sakatuko dute.

Eta, atzo Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Kilometroak Kultur Elkarteko ordezkariek eta Aita Larramendi ikastolakoek azaldu zutenaren arabera, dena prest edo oso aurreratuta daukate datorren igandean Andoainen bigarrenez ospatuko den festarako.

Egunaren xedeak azaltzea ikastolako lehendakari Arantxa Manterolari egokitu zitzaion. Berak ekarri zuen gogora orain urte batzuk hirugarren lerroa zabaldu zuen ikastolaren behar nagusia: LH 3-6 eta DBH 1-4 mailetako 3. lerroko ikasleentzat behar dituzten gela berrientzako eraikina, Txistokiko egoitzan egitekoa dena. Horrek eskatuko dituen inbertsioei aurre egiteko behar duten laguntza lortzeaz gain, «herrian eta bailaran ikastola mugimenduaren erreferentzia indartzea» nahiko lukete, halaber, Andoaingoa baita inguruan dagoen Ikastolen Elkarteko ikastetxe bakarretakoa. «Euskararen eta euskal kulturaren inguruko jarduerak biziberritzea» eta «herritarrei ikastolarekiko, euskararekiko eta euskal kulturarekiko gertu sentitzeko aukera ematea» ere badute helburuen artean. Eta, noski, festa egun gogoangarria antolatzea.

Igor Elortza Kilometroetako koordinatzaileak eta Arkaitz Lasa KMK 2012koak aurreratu zituzten xehetasun praktiko gehienak: nolakoa izango den landa eremua eta herrigunea korrituko dituen 6,3 kilometroko ibilbidea; non emango duten jaten eta edaten ...

Garraio eta aparkamenduaren ingurukoari aparteko arreta jarri zitzaion aurkezpenean, arazo iturri izaten baita horrenbeste jende biltzen denean. Mezu argi eta zuzena igorri zuen Igor Elortzak: «Andoainera Kilometroak jaiaz gozatzera iritsi nahi dutenak garraio publikoa erabiltzera bultzatu nahi ditugu. Bai trenez, bai autobusez, Andoain oso ondo komunikatuta dago inguruko eskualdeekin». Herriko sarrera nagusietan egokituko dira aparkalekuak, bost guztira. Hala ere, enkargua emanda dago.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios