Alkatearen «jarrera prepotentea» plenoetan salatu dau Errigoitiko oposizioak

IRATXE ASTUIERRIGOITI.

Osoko bilkurak dei-tzen diran bakotxean, Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearen «jarrera prepotentea» salatu dabe, beste batez, herriko Udaletxean gaur egun dagozan, eta baita aurreko legegintzandietan be egon diran oposizioko alderdi politikoetako -Bildu, ezker abertzalea- zinegotziek. Atzo arratsaldean Errigoitin bertan eskainitako prentsaurrean azaldu ebenaren arabera, bestalde, Madariagak «ahalik eta pleno gitxien egitea erabaki dau; hiru hilabeterik behin, eta, beste batzuetan, ezohiko batzarrak deitzen dauz eta holan erregu eta galdera tarte barik izten dau oposizioa», baieztatu eben.

Oposizioko alderdietako ordezkariek azaldu ebenez, bestalde, alkateak deitutako bilkura egunak eta orduak «gustiz desegokiak dira». Hori gitxi balitz, «herritarrak joatea galarazoteko aforoa, leku gehiago egonda be, bost lagunentzako bakarrik ezarri dau, eta zinegotzioi ez deusku baimenik emoten edozein dokumentu kontsultetako», kritikatu eben.

Lokal barriak hutsik

Orain urte bi inauguratu ziran taberna eta gazteentzako lokalak, «oraindino itxita eta ezelango erabilerarik emon barik» dagozala salatu dabe oposizinoko alderdi politikoek. «Eta gero, batzar-tzeko lekuren bat erabiltzeko eskaria egiten dogunean, alkatearen ezetza hartzen dogu beti», azpimarratu eben. Kontu publikoak dirala eta, Iñaki Madariagak «manipulatu» egin dauzela dino oposizioak. «Biomasa Zentralaren eraikuntza zerga 900.000 euro kontabilizatu arren, kobra-tzeko dagozanak 100.000 dira».