Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
'Guernica 1913' antzezlanaren eszena bat.
Banarte antzerki taldeak 2013ko Espainiako Antzerki Garaikideko Sari Nagusia jaso du
'Guernica 1913' lanarengatik

Banarte antzerki taldeak 2013ko Espainiako Antzerki Garaikideko Sari Nagusia jaso du

Erabakia, Antzerki Amateurraren Espainiako Konfederazioaren estatutuetan oinarrituta eta batzorde kudetzailearen gomendioak jarraituz hartu da

elcorreo.com

Martes, 18 de febrero 2014, 01:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Guernica 1913' antzezlanak Antzerki Amateurraren Espainiako Konfederazioak ematen duen Espainiako Antzerki Garaikideko Sari Nagusia lortzeko aukera eskaini dio Banarte Antzerki Taldeari 2013an. Sari hori joan den urtarrilaren 31n egin zen elkarteko kideen arteko Biltzar Orokorrean hartutako erabakiaren emaitza da. Erabakia, Antzerki Amateurraren Espainiako Konfederazioaren estatutuetan oinarrituta eta batzorde kudetzailearen gomendioak jarraituz hartu da, antzerki taldeak jakinarazi duenez.

'Guernica 1913' benetako gertaeretan oinarrituta dago. Jose Angel 'Txato' Etxaniz Gernikazarra elkarteko kideak ikertu eta jasotako informazioari esker, Rafa Hercek idatzi du antzezlana eta Sardo Irisarrik zuzendu du, Jabier Obregonen kolaboraziorekin eszenografian. Etxaniz historio aholkulari moduan egon da prozesu guztian. Antzezlanak klase borroken artean izandako gertaera bat kontatzen du: Esperanza y Unceta armagintza enpresako (ondoren Astra izango zena) langile eibartarrek 1913ko udazkenean Gernikan egindako greba, amaiera epikoa izan zuena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios