Irrintzi egiten dakienen elkartea aurkeztuko dabe gaur Lameran

I. L.| BERMEO

Irrintzi egiten dakien bizilagunen talde barria eratu barri dabe Bermeon eta gaur iluntzean aurkeztuko dabe, lehenengoz, herrian. Irrintzi izeneko elkartea, asteon bertan sortu dabe, hamar bat bermeotarren ekimenez. Horreetariko gehienak, jaietan zantzuak botateko zaletasuna daukien emakumezkoak dira. «Euskal Herriko soinu tradizionala ezagutzera emon gura dogu, batez be, gazteen belaunaldien artean irrintzi egiteko afizio hori mantendu daiten, gaur egun galtzear dago-eta», azaldu dabe Bermeoko Irrintzi taldeko kideek.

Taldeko partaideek Lamerako kioskoan izango dira, gaur, 21.00etatik aurrera, irrintzien erakustaldi berezia eskaintzeko publikoaren aurrean. Saioan, zantzuak botaten animatuko dira, txistularien eta trikitilarien musika lagungarri. Albokarien soinuakaz eta bertsolarien kantuakaz osotuko da elkarte bermeotarraren emonaldi bitxia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos