Borrar
El 14 de mayo, un enorme 'ZORIONAK' presidía el campo base de la expedición en honor a Martín Zabaleta, pero la pancarta había sido colocada el día anterior para felicitar a Emilio Hernando con motivo de su cumpleaños.

Chomolungma euskaldunentzat

Asteazkena, 13 maiatza 2020, 11:59

Euskal Herriko toki askotako mendizaleak amets bati heltzeko gogoz bildu ziren duela berrogei urte. Dena baina, lehenago hasi zen. 1979an, Andeetan pasatu zuten uda, hainbat mendi igo nahian, eta paraje hartatik lagun handi bilakaturik, eta motibaturik etorri ziren. Hilabete batzuk geroago arin hasi ziren material prestaketa guztiak Gasteizeko aretotxo batean. Bakoitzak zeregin bat zeukan, bakoitzak ardura bat hartu zuen espedizioa abiatzerakoan dena erabat kalkulaturik egon zedin. Behin traste, material, janari, ekipamendu eta bestelako kontuak bilduta, 79ko azaroan hamar tonako kamioi batek Katmandurainoko bidea hasi zuen.

Otsailean, mendizale guztiak etxetik herrialde miresgarrira abiatu ziren, eta Katmandun azken erosketak egiteko egun batzuk erabili ostean, martxoaren 3an Namche Baazar herrira heldu ziren. Sherpa guztien hiriburuan hainbat egun eman zituzten gorako joan behar ziren karga guztiak eta bestelako gauzak atontzen, bai eta altuera berezian aklimatatzen ere. Namchetik ateratzean, eta ordu bete ibili ostean, paisaiak beste dimentsio bat hartzen du. Bidetik bertatik, Ama Dablam zorrotza eskumaldean, eta Everest eta Lhotse mendiak ezkerraldean ikusten dira lehen aldiz. Aho bete hortz gelditu ziren guztiak, batzuk, ezagututa ere, berdin.

Martxoaren 10erako, kanpamendu nagusia jartzen hasi ziren bertaratu ziren taldekide batzuk, bitartean besteak, zeremonia eder batez gozatu zuten Tengboche herrixkan dagoen monasterio handian. Lepo bueltan khatak jarri zizkieten, eta lama sherpek otoitz oihalak entregatu zituzten kanpamentura eramateko, bertan puja egin behar zen egunean lau haizetara zabaltzeko, guztiak bertako jainkoek babestuta senti zitezen. Martxoaren amaieran guztiak bildu ziren kanpamentu nagusian, eta benetako espedizioari hasiera eman zioten.

Hortik gora, taldeka, edota saldoka ibili ziren Khumbuko glaziarraren oztopoak eztitzen eta bide bazter konplikatuak aseguratzen. Hil horren 26an, lan sendo bat eginez, I. kanpamentua muntatu zuten izotz jauziaren muturrean. Asko ziren lanean gogotsu ibili zirenak, eta egunak joan eta egunak etorri, bigarren kanpamentua apirilaren lehen egunetan ezarria zuten. Geroago, 10ean, bigarrenetik III. kanpamenturako tartean gaindituta, dendatxo batzuk altxatu zituzten bertantxe. Gezurra dirudien arren, apirilaren 19an, Hego Leporaino heldu ziren lehen aldiz. Garaipen handia izan zen hura. Hortik gora azken txanpa gelditzen zen eta.

Baina egunak arin doaz, denborak edozein zaldik baino arinago egiten du ihes, eta maiatza bertan agertu zen. Datak ezarrita zeuden eta denborak estrategia bat eskatzen zuen. Maiatzaren 13an, bi alpinista, Juan Ignacio Lorente eta Martin Zabaleta, Hego Lepora heldu ziren erasorako lagun bilakatu zitzaien sherpa taldetxo batekin. Gaua hala moduz pasatu ostean, gaueko ordu bietan dendatik kanpora atera ziren, baina soka, kranpoiak eta bestelako kontuak antolatzen beste ordu bat ere joan zitzaien. Gorantz zihoazen motelki, nork bere nekeari eusten, nork bere hauspoari etekin handiena atera nahian, baina gorputz guztiak ez dira berdinak eta tamainako esfortzuak kalte egin zion Juani. Goizeko bostak pasata, argiaren lehen zirrintarekin, buelta ematea deliberatu zuen. Agur mikatza izan zen biontzat.

Sherpa taldea eta Martinek aurrera segitu zuten harik eta oxigeno botilak uzten hasi ziren arte. Kantitate gehiago zeuzkatenak Pasang Temba eta Martinek hartu zituzten, eta erabiliak sherpek baxatuko zituzten. Eguerdiko ordu batean hego tontorrera heldu ziren biak bakarrik, Pasang eta Zabaleta. Hortik gora zatirik zorabiagarriena hasten da Hillary pasabideraino. Ez zaukaten eman beharreko pausua batere argi (sherpak eten gabe zioen jaisteko), baina Martin erpinera iristeko tematurik zegoen. Elkarren artean aseguraturik, zati arriskutsuak atzean utzita, azken maldaraino heldu ziren. Aurretik, ertz suabeago bat zegoen, munduko punturik altuenean amaiera zeukana. Lortuta zeukaten. Arratsaldeko hiru eta erdiak ziren, eta hura Everesteko gailurra zen.

Egin dugu, egin dugu esanez deitu zuen Martinek kanpamentu nagusira. Bertako biztanle lagun guztiak ujujuka hasi ziren, pozarren. Gauza handia egina zuten guztiek.

Gau epiko bat pasatu behar izan zuten zulo batean sarturik, beldurrez beteta, baina hurrengo egunetan beherako bidea hartuta, espedizio miragarri hark amaiera zoriontsua izan zuen.

Euskal Herriak bazuen handik aurrera mendi kuttunago bat, eta Pasang eta Martin bikoteari esker ametsetan hasi ginen beste asko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Chomolungma euskaldunentzat

Chomolungma euskaldunentzat