Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
Gianluigi Buffon atezaina. AFP
Tragedia italiarra

Tragedia italiarra

60 urteren ostean, besaulkitik ikusi beharko dute Munduko Txapelketa ‘Azzurra’-ko jokalariek

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 16 de noviembre 2017, 02:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Sekulako estutasunak jasan eta gainditzera ohituta zegoen dagoeneko Italiako futbol taldea. Hamarkadak daramatzate ‘Azzurra’-ko jokalari eta zaleek nekez sinesteko arrakastak eskuratzen, Alemania 2006ko garaikurra barne. Izan ere, begirada atzera botatzerako orduan, zaila egiten da Italia distiratsu bat aurkitzea. Egia da azken hamarkadetan futbolari adimentsuak izan dituela, baina pixkanaka defentsaren menpean jarri du talentua, urteotan atzelariz betetako BBC berezia (Bonucci, Barzagli eta Chiellini) osatu arte. Eta atzera-martxa etengabe horretan, bolborarik gabe gelditu zen Suediaren aurkako kanporaketan. Bat-batean, azken boladan zehar egosi den tragediak bete-betean egin zuen eztanda joan den astelehenean.

60 urteren ostean, Italiako jokalari eta zaleek besaulkitik ikusi beharko dute Errusian ospatuko den Munduko Txapelketa. Hau da, Mediterraneoko herriko biztanle gehienek inoiz ez dute beste talde bat hautatu behar izan nazioarteko lehiaketa handienean. Eta, horrela, XXI. mendeko gertaerarik latzena zela ikusita, Gian Piero Ventura entrenatzailea segituan kargugabetu zuen Federazioak. San Siroko isiltasunak, Buffon handiaren etsipenak eta bere taldekideen malkoak ez ziren nahikoak zaleen ustetan, eta Carlo Ancelottirekin egiten dute amets Italiaren gainbehera geldiarazteko.

Egia esan, ‘Azzurra’-ren gaurko estiloa eta duela hamar ala hogei urtekoa ez da guztiz desberdina. Berezitasun nagusi bat bazeukan ordea: emaitza nolabait erreskatatzen zuela, astelehenean ordaindu behar izan zuen mito garestia sortzearen truke. Italiak, beraz, birsorkuntza integrala gauzatu behar izango du, bai jokalarien eremuan eta baita bere joko-estiloarenean ere. Bitxia izango da Munduko Txapelketa irabazi dezaketen taldeen artean selekzio urdina ez ikustea; izan ere, telebistak kolorea hartu zuenetik, beti egon da gerrarako prest. Orain, ostera, hainbeste adoratu izan duten iraganarekin hautsi behar izango dute italiarrek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios