Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
JAVIER ROJO
Viernes, 27 de mayo 2016, 12:34
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Asier Serrano Lasak Ate osteko itzalak izenburua duen poema liburu honekin Kutxa Irun Hiria saria irabazi du olerkiaren arloan. Datu bitxi moduan gainera daiteke sari hauen argitalpena Sevillako argitaletxe batek (Algaidak) egin duela. Gure literatur sistemaren bitxikeriak Asier Serrano mende berriarekin batera literatur munduan murgildu den idazlea dugu, eta ia oharkabean ibilbide interesgarria egiten ari da euskal letren arloan, irakurleak liburu honen bidez berehala frogatu ahal izango duen bezala. Itxuraz, poesia irakurterraza aurkezten digu idazleak, surrealismoz zipriztinduta dagoena, poemetan agertzen diren irudien elkarketek erakusten duten moduan. Surrealismo honek, dena dela, ez ditu poemak testu kriptiko bihurtzen.
Idazlan honetako poema guztietan liburuaren izenburuan agertzen den hitz klabea errepikatzen da: itzala. Itzala, eta honek iradokitzen duena, jakina, baita liburu honen ardatza. Adibidez, sendoa dirudien errealitateak (poema hauetan bizitzan ohikoak diren egoeretan azalduta) atzean bere itzalak dauzka. Itzalak, beraz, errealitatearen ifrentzua irudikatuko luke, errealitatearen atzean dagoena. Hori dela eta, askotan ordena errepresentatu beharko lukeenak (unibertsoak, adibidez, edota familiak berak beste neurri batean) arrakalak erakusten ditu, ordena hori kolokan jartzen dutenak. Errealitatearen ifrentzua ez ezik, itzala da askotan errealitatea bera. Errealitatea atzeman nahirik, besteengana heldu nahirik, amodioaren bidez besteekiko harremanetan elkartu nahirik, itzalekin baino ez dugu topo egiten, itzalen mundu batean murgilduta baikaude ezinbestean. Egoera honetan, bizitza ironia handia besterik ez balitz bezala aurkezten da, amaierarik gabeko txantxa, Wallacek esango lukeen bezala. Baina hala ere, poema hauetan ez da etsipen erabatekoan erortzen. Itzalak dauden bezala, ilusioren baten aztarnak ere badaude, agian itzalak bezain materialak, edonola ere, gure begiradan itzalak bezain errealak. Ilusio horien aztarnek bultzatzen dute bizitzan aurrera egiten.
Halaxe da Asier Serrano Lasaren poesia, ezkorra, baina itxaropenerako zirrikitua behintzat uzten du irekita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.