Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Martes, 24 de marzo 2015, 02:08
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Orangek eta Vodafonek 70 milioi euro inbertituko dituzte aurten Euskadin, milioi erdi etxera zuntz optikoa eramateko. Zehazki, Bilbon, Gasteizen, Barakaldon, Getxon, Portugaleten, Basaurin, Donostian eta Irunen hasi da jada azpiegituraren instalazioa. Lurralde hauetan bezero berriak erakartzea du xede proiektuak; izan ere, bertako biztanleen %15-20ak zuntz optikoa kontratatzea espero du Orangek, gaur egun Euskadin 300.000 bezero inguru dituela.
Bizkaiko hiriburuari dagokionez, 2016. urteko hasieran bukatuko dira lanak aurreikuspenek diotenaren arabera, eta honenbestez, Atxuri, Otxarkoaga, Begoña eta Miribillako 120.000 etxek izango dute zuntz optikoa jartzeko aukera. Bilbon egingo den inbestitzeak 150 lanpostu sortuko ditu. Azken urteetan, Orangek 10,5 milioi inbertitu ditu Bilbon, telefono zerbitzuak hobetzeko, eta 8 milioi 4G zerbitzua ateratzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.