'Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian' jardunaldiarekin hasiko dira bihar UEUren Udako Ikastaroak

'Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian' jardunaldiarekin hasiko dira bihar UEUren Udako Ikastaroak

Ekitaldia Bilboko Azkuna Zentroan izango da, 09:45etik aurrera

ELCORREO.COM

'Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian' jardunaldiarekin hasiko dira bihar Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) 45. Udako Ikastaroak. Ekitaldia Bilboko Azkuna Zentroan izango da, 09:45etik aurrera, UEUk jakinarazi duenez.

Antolakuntzak adierazi du gutxi direla orain arte ingurune digitalaren inguruan Euskal Herrian egin diren ikerketak, ez bada alde teknologikotik. Hutsunea bereziki gizarte zientzietan eta diziplinen arteko ikuspuntutik sumatzen du UEUk, eta horregatik gai hauek ardatz dituzten ikerlariak bildu zituen Ikergazte biltzarrean maiatzean.

UEUrentzat «estrategikoa» den jardunaldiaren helburuak dira Euskal Herrian Interneten eta IKTen gaineko ikerketa zentro baten beharra jendarteratu eta indartzea, Euskal Herriko zein atzerriko Interneten inguruko zentroen esperientziak ezagutzea, eta unibertsitateak, administrazioak eta enpresak elkarlanean jartzeko aukerez hausnartzea.

 

Fotos

Vídeos