Uda, euskara ikasteko sasoi aproposa
AEK-k udako kanpainari ekin dio 'Ez duzu ahaztuko' lelopean
Jan Echevarría
Jueves, 25 de mayo 2017, 01:53
Publicidad
Uda euskara ikasteko sasoi aproposenetakoa da zalantzarik gabe. Ikasleek euskal hizkuntza behar bezala menperatzeko denbora dezente izaten dute hilabete horietan eta, hori aprobetxatuz, AEK-k udako kanpainari ekin dio 'Ez duzu ahaztuko' lelopean.
Udarako eskaintza oparoa zabaldu du Euskalduntze-Alfabetatze Erakundeak, «euskaldunak, pixkanaka pixkanaka, gehiago izan gaitezen». Alde batetik, barnetegiak dauzkagu: «euskara ikasteko leku ezinhobeak». Arduradunen hitzetan, «hizkuntza ikasi eta praktikatzeko toki bikainak» dira eta aukera asko dago; hala nola, euskalduntze-barnetegiak, tituluak eskuratzeko eta hizkuntza-eskakizun ofizialak egiaztatzeko azterketak prestatzekoak, familia-barnetegiak, barnetegi ibiltariak...». Gainera, iazko berrikuntzetako batek izan zuen harrera ona ikusita, aurten A2 mailako barnetegien eskaintza handitu egingo dute ere bai.
Horrekin nahiko ez balitz, bizilekutik urrundu ezin direnentzako aukera eskaintzen du AEK-k, etxetik egiteko on-line ikastaroak eta bestelako ikastaro trinkoak irekiko baitira euskaltegietan. Erakundean bilatzen dute «ikasleak ia konturatu gabe ikastea, uda giroan gustura», eta egunaren zati handi bat euskara entzuten, ikaskideekin eta irakaslearekin hitz egiten, eta euskaraz gauzak egiten igarotzea. Finean, «uda hau ez ahazteko modukoa izatea».
Eskaintza osoa www.aek.eus webgunean dago ikusgai, baita 'Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko' erreportajea ere. Lan horretan, 2015 ean Zugarramurdin, Arantzan eta Euskal Herriko hainbat lekutan opor ahaztezinak igaro zituzten protagonisten istorioak ezagutuko ditu interesdunak. Ikasle horiek euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri zuten eta, ia konturatu gabe, egunero eta 24 orduz euskaraz mintzatu ziren.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión