Borrar

EAEko biztanleen batez besteko errenta 60 euro gehitu zen 2013 eta 2014 artean

18 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko errenta pertsonala 19.379 euro izan zen duela bi urte

elcorreo.com

Sábado, 26 de noviembre 2016, 02:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin egindako Errenta Pertsonal eta Familiarraren Estatistikaren datuen arabera, 2014an, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 18 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko errenta pertsonala 19.379 euro izan zen, 2013an baino %0,3 gehiago, hau da, 60 euro gehiago.

EAEko egoiliarren 2014ko guztizko errenta pertsonalaren %61,0 lanetik dator, 11.821 euro batez beste. Gainerakoari dagokionez, %26,0 gizarte transferentzia edo prestazioetatik dator, batez beste 5.042 euro; %4,6 jarduera ekonomikoetatik, batez beste 881 euro; %8,4 kapital errentetatik, higigarritik zein higiezinetik, batez beste 1.635 euro.

Halaber, 2013koen aldean, jarduera ekonomikoen errentak %0,4 puntuz gehitu dira, eta transferentzienak %0,2 puntuz; kapital errentak %0,4 puntuz gutxitu dira, eta lan errentak %0,3 puntuz.

Ia 1.570.000 dira nolabaiteko errenta jasotzen duten 18 urteko eta gehiagoko biztanleak, guztien %86,5; horrela, %13,5ek ez du inolako sarrerarik izan 2014an. Pertsonen %59,7ren errenta EAEko batez bestekoaren azpitik da, errentarik gabekoak barne, eta %12,3k batez bestekoa halako bi jasotzen du, 38.750 euro pasatxo.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios