2015ean egindako munduko argazki onenak
'National Geographic'-ek antolatutako lehiaketak baditu hamar irabazleak, mundu osoan zehar ikusgarriak diren irudiak lortu dituztenak
i. c.
Domingo, 9 de agosto 2015, 01:15
Argitaratu dira dagoeneko 'National Geographic'-ek antolatutako lehiaketaren hamar argazki onenak. 2015ean hartutako munduko irudi ikusgarrienak bildu dira bertan, eta kolore eta esanahi handiko fotografiak dira esanguratsuenak. 18.000 argazki leihatu dira guztira lehen saria bilatzeko asmoarekin, baina hamar bakarrik aukeratu dira. Aukeraketa hain handia dela ikusita, arrazoizkoa da hain irudi ikusgarriak izatea.
Publicidad
Sari handia itsaspeko argazki batentzat izan da, Anuar Patjane Floriuk-ek hartutakoa. Bale bat agertzen da bertan, jaioberria den kumearekin eta urpekari talde batekin batera. 'Baleen sorgintzailea' ('Whale whisperer') da irudiaren izena, eta itzela da benetan. Bigarren saria Faisal Azimek egindako 'Legar langileak' (Gravel workmen') argazkiarentzat izan da, eta Bangladesheko hainbat langile agertzen dira bertan. Ahmed Al Toqik amaitu zuen hirugarren 'Ardah gamelua' ('Camel Ardah') lanari esker. Omaneko gamelu lasterketa bat agertzen da bertan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión