Suzuko Tamura ohorezko euskaltzaina hil da

Suzuko Tamura/
Suzuko Tamura

1934ko urtarilean jaio zen japoniarra, eta euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1996an

ELCORREO.COM

Suzuko 'Ainhoa' Tamura ohorezko euskaltzain japoniarra abuztuaren 3an hil da, Sho Hagio euskaltzale japoniarrak jakinarazi duenez. Aichi prefeturan (Japonia) jaio zen 1934ko urtarrilaren 2an. Hizkuntzalaritzan lizentziaduna (Tokioko Unibertsitatea-Todai) zen eta Waseda Unibertsitateko irakasle emeritua.

Euskaltzaindiak adierazi duenez, SuzukoTamura euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1996ko martxoaren 29an eta ohorezko euskaltzain egin zuten 2000ko urriaren 27an. Euskararen, japonieraren edota ainueraren gramatika eta bereziki hitz ordena ikertu zituen. Bere artikuluak Euskaltzaindiaren Piarres Lafitteri omenaldia (1983) liburuan edota Euskera agerkarian (1985) irakurri daitezke.

Japoniako Hokkaido uharteko ainu etniaren hizkuntza isolatuan aditua zen eta hainbat liburu argitaratu zituen gai horretaz: Ainu-go SARU Hôgen Jiten, japonieraz, (1996), The Ainu language, ingelesez, (2000) edota Ainu-go no Sekai, japonieraz (2013).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos