Kepa Junkerak hasiera emango dio Boiseko Jaialdiari
Bilboko musikariak Iberdrola dorretik eskainiko du kontzertua streaming bidez, eta euskal diasporaren ospakizunean zuzenean ikusi ahal izango dena
i. c.
Martes, 28 de julio 2015, 00:49
Boiseko Jaialdiari emango dio hasiera Kepa Junkerak. Musikari bilbotarrak kontzertu bat eskainiko du gaur goizaldean (1:00etan) Iberdrola dorretik. Streaming bidez jarraitu ahal izango da Boisen (19:00ak izango dira bertan) eta honela inauguratuko da bost urtero euskal diasporaren ospakizun handia. Kontzertua Basque Block gunean jarriko den pantaila erraldoi batean ikusiko da, eta bertan Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ere egongo da.
Publicidad
Era berean, Jaialdiaren antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, kontzertua hasi baino lehen, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Kepa Junkerari harrera egingo dio udaletxean eta Boiseko Jaialdian daudenak agurtuko ditu. Kepa Junkeraren emanaldia edonondik jarraitu ahal izango da Jaialdiaren web orriaren bitartez, edozein ordenagailu, tableta edo smartphone erabiliz. Gainera, kontzertua ematen duen bitartean -40 bat minutukoa izango da-, Kepa Junkerarekin Twitteren bidez hitz egin ahal izango da #jaialdikepajunkeralive traola erabiliz, eta musikari bilbotarrak zuzenean erantzungo ditu traola horren bidez heldutako iradokizunak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión