Borrar
Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria

Bilbo, euskararen egoitza

Bizkaiko hiriburura itzuli zen atzo Ibilaldia, eta milaka pertsona bildu zituen euskal hizkuntza Lanbide Heziketan sustatzeko asmoarekin

elcorreo.com

Domingo, 31 de mayo 2015, 01:50

Bilbo euskararen egoitza bihurtu zen atzo. Areatza eta Bizkaiko hiriburuko kale nagusiak jendez gainezka egon ziren, ikastolen jai handia ospatzeko. Goizean goizetik hasita, sekulako harrera izan zuen ospakizunak, batez ere gazteen artean, eta itsasadarraren alde biek itxura paregabea eskaini zuten. Gainera, garraiobide guztiak indartu ziren: Renfe Aldiriak, Bilboko metroak eta tranbiak, besteak beste, euren ordutegiak luzatu zituzten, euskararen aldeko festa hobezina izan zedin.

Gazteria, Athleticek jokatutako Kopako finalaren ostean, kalera atera zen berriro ere euskararen erabilera aldarrikatzeko. Harro ibili, zioen aurtengo leloak, eta honela, milaka pausoka, egin zuten atzo euskaldunek euskal hizkuntzaren alde. Berezia izan zen gainera aurtengo Ibildaldia. Bilbora bosgarrenez iritsi zen -1981, 1988, 1994 eta 2001eko edizioen ostean- eta euskarazko irakaskuntzaren kate-maila ahulenari lotuta zetorren, Lanbide Heziketari alegia.

Ekitaldiaren irekiera 9.30ean izan zen. Hortik aurrera zazpi kilometroko ibilbidea egin zuten parte-hartzaileek. Areatza, Guggenheim edota Erripa, besteak beste, euskaldunagoak izan ziren egun osoan zehar. Eta zuri-gorriak, noski, atzokoa ez baitzen nolanahiko biharamuna izan.

Antolakuntzari eta aisialdiarako proposamenei dagokienez, gainerako ikastolen festen antzekoa izan zen Ibilaldia. Harrobia zentroa antolatutako ekitaldiaren helburua ere, betikoa: euskararekiko eta ikastolekiko atxikimenduaren indarra erakustea eta aurrera egiten jarraitzeko dirua biltzea. Entzun ziren mezuak, ordea, desberdinak izan ziren. Aurtengo ospakizunaren protagonista Lanbide Heziketa izan zen, euskarazko eredua nagusi ez den unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza maila bakarra baita. Aitzitik, gaztelania da nagusi asko-askogatik oraindik.

Eguraldiak asko lagundu zuen Ibilaldia arrakastatsua izan zedin. Horretaz gain, ekitaldiek eta kontzertuek giroa berotu zuten Bilboko bost gunetan: Alde Zaharrean, Miribillan, Areatzan, Guggenheim-en eta Erripan. Musika-taldeen artean, Zea Mays-eko kideak nabarmendu behar dira, aurtengo ekitaldiko abestiaren egileak. Borobila izan zen Ibilaldiari egindako harrera Bilbo osoa kalera atera baitzen "harro ibiltzeko" helburu zehatzarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bilbo, euskararen egoitza

Bilbo, euskararen egoitza