Borrar
Patxi Baztarrika sailburuordea Aritz Arnburu eta Axi Muniainen artean Zarautzko hondartzan.
Euskal surflari puntakoenek bat egin dute #poziktibity ekimenarekin

Euskal surflari puntakoenek bat egin dute #poziktibity ekimenarekin

Erabileran eragin nahi du Hizkuntza Politikak abian jarritako kanpainak

n.azurmendi

Miércoles, 18 de junio 2014, 01:36

Zein tekla sakatu behar da euskara dakienak euskara erabiltzeko? Eta ez dakiena euskarara erakartzeko? Derrigorrezko ezagutza eta erabileratik kanpo -hori ere bada aukera bat zenbaitentzat-, ezagutzaren eta erabileraren arteko tartea horrenbestekoa izan ez dadin, zer aktibatu behar da euskaldunengan eta euskaldungaiengan?

Makina bat ikerlari, politikari, aholkulari eta aditu ari dira aspaldian galdera horien inguruan hausnarrean, behin betiko erantzunik aurkitu gabe betiere. Erakundeak ere hor dabiltza, gaiari nondik heldu asmatu nahirik. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren azkeneko saioak #poziktibity du izena. Gazteek eredutzat hartu ohi dituzten pertsonaiak euskaraz eta euskarari buruz solasean jarri dituzte bideo laburretan. Eredu izan daitezen alegia, eta kanpainaren jomuga diren gazteen artean euskararen erabileraren aldeko mezua zabal dezaten. Hitz lau eta egunerokoak erabilita, aginduak eta gomendioak eman beharrean bizipenak partekatuz. Mezua hedatzeko gazteak dauden tokiak baliatu dituzte: internet eta, nagusiki, sare sozialak. Harrera oso ona ari omen da izaten.

Gazteenei 'euskara disfrutatu eta denerako erabili' gonbidapena luzatu nahi dien kanpainaren baitako lehen bi bideoetarako kirolariak hautatu dira: futbolariak aurrenekorako (Aritz Aduriz eta Imanol Agirretxe) eta bi surflari zarauztar bigarrenerako: Aritz Aranburu eta Hodei Collazo. Etorriko omen dira gehiago, baina momentuz isilpean dute kopurua eta protagonisten izena.

«Ez da agindu bat»

Protagonistak zarauztarrak izanik, Zarautzen egin zen astelehenean bigarren bideoaren aurkezpena. Malekoian, olatuen eta skate parkearen artean dagoen kioskoan, surflarien eremu naturalean. Euskarari buruzko kontuetan ere guztiz natural aritu ziren, naturala beraientzat euskaraz hitz egitea baita. Bideoan Aritz Aranburu eta Hodei Collazo azaltzen badira ere, aurkezpenean Axi Munain izan zuten alboan Aranburuk eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, 'aita ponteko' lanetan.

Hain zuzen ere, lesio batetik uste baino lehenago errekuperatu eta Mexikon da Collazo, txapelketa batean. Muniainek, berriz, Marokon behar zuen baina azkenean jaioterrian tokatu zen astelehenean. Baztarrikak azaldu bezala «lehen momentutik proiektuan gurekin dagoenez», abagunea euskararen erabileraren aldeko aletxoa jartzeko baliatu zuen.

Ekitaldira gonbidatutako gaztetxoei zuzendutako hitzetan argi utzi zuen Patxi Baztarrikak #poziktibity ez dela euskararen erabileraren inguruko ohiko sermoia. «Hau ez da agindu bat -esan zuen-, ez da esatea 'egin ezazue euskaraz'. Esan nahi duguna da gozatu euskaraz, disfrutatu euskaraz... Gonbidapen bat da, bakoitzak dakien neurrian erabili dezan euskara, eta ez dakitenak hurbildu daitezen euskarara».

Collazok eta Aranburuk bideoan azaltzen dituzten arrazoibideen oso antzekoak erabili zituzten atzoko ekitaldian Aranburuk berak eta Muniainek. Oso gutxi zegoen beren hitzetan teoriatik eta asko jarrera espontaneo eta berezkotik. Izan ere, umetatik elkarren artean euskaraz egin badute, nola bestela, zirkuitu profesionaleko izarrak badura ere? Aritz Aranburuk egin zuen galdera tesi bat da bere horretan. Eta erantzun bat, galdera baino gehiago. «Etxean ikasi duguna, zergatik aldatu? Guretzat oso komodoa da euskaraz aritzea».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal surflari puntakoenek bat egin dute #poziktibity ekimenarekin