Komun publiko berria jarri dute Basaurin

Basozelaiko futbol-zelai eta skate-zelai ondoan kokatu du Udalak

ELCORREO.COM

Basozelaiko futbol-zelai ondoko komun publiko berria jarri du martxan Basauriko Udalak, auzotarrek egindako eskaerari erantzuteko. Futbol-zelaia eta skate-zelaia dauden tokian dago komun berria, eta Iruaretxetara eta mendiko ibilbideetara doan mendizale asko ere pasatzen da handik. Komunarekin batera, edateko ura hornitzen duen iturri publikoa ere jarri dute, komunak behar duen hargunea eta hustubidea baliatuta.