Borrar

Abdominal hipopresiboak egiteko ikastaroa Arrigorriagan

Emakumeei zuzendutako tailerrean parte hartzeko izena emateko epea asteartean amaituko da

elcorreo.com

Sábado, 26 de diciembre 2015, 02:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arrigorriagak ariketa abdominal hipopresiboak egiteko emakumeei zuzendutako tailer bat antolatuko du urtarrilean. Astearte eta ostegunetan eskainiko da udal-kiroldegian, 20.30etik 21.30era, eta, guztira, 18 plaza erreserbatu dira.

Tailerraren xedea erditzeak, menopausiak edo adinak eragindako ondorioen ostean, zoru pelbikoaren muskulatura indartzea da. Gainera, umetokia, ondestea edo maskuria jaustea, gernu-galerak eta sexu disfuntzioak saihesteko egokia da, baita geure buruan dugun segurtasuna sendotzeko ere. Alabaina, ez da egokia arteria-hipertentsioa dutenentzat eta haurdun dauden emakumeentzat.

Interesdunek harpidedun izan behar dute, eta kiroldegian bertan eman ahal izango dute izena abenduaren 29ra arte. Tailerrak 35 euro balio ditu. Eskaeren kopuruak eskainitako plazak gainditzen baditu, zozketa bat egingo da abenduaren 30ean. Kiroldegiak ikastaroa bertan behera uzteko eskubidea izango du gutxieneko izen-emate kopururik ez badago (zortzi pertsona).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios