Pertsonarik ausartena izatea sari bat merezi du Marieneakoentzat

Beldur Barik lehiaketaren garaileak azaroaren 1ean ezagutuko dira

ELCORREO.COM

Ausardia zure lehenengo abizena dela adierazten diezu zure lagunei? Koldarkeriak ez duela ezertarako balio defendatzen duenetarikoa zara? Orduan Marieneak zure ezaugarrietara moldatzen den ekitaldi bat antolatu du. Beldur Barik izeneko lehiaketan parte hartu ahal izateko, adorea eta kemena edukitzea ezinbestekoa da.

Beldur Barik lehiaketaren berri izan nahi dutenek Marienearekin harremanetan jarri behar dira. Horretarako, 94 612 41 00 telefono zenbakira deitzea dago edo haien zentrora hurbiltzea Kareaga Goiko 54ean daude. Parte hartzeko epeak urriaren 11ra arte iraungo du irekita.

Sariak jasotzeko hiru hilabete pasatu behar badira ere, itxaronaldiak merezi egingo du. Kategoria bakoitzeko Basauriko lanik onenek 500 euro lortuko dituzte aparteko sariei esker. Hala ere, ez da beharrezkoa herrikoa izatea, gainontzeko tokikoek haien ausardiaren neurriko golardo batekin bueltatu daitezke etxera. Garaile lokalen izenak Marienea zentroan ezagutuko dira azaroaren lehenengo egunean, arratsaldeko 19:00etan.