Esne Beltzak Portugalete esnatuko du

Esne Beltza taldea./
Esne Beltza taldea.

Xabi Solanoren taldeak La Canilla-ko eszenatokira igoko da bihar

S. CANTERA

Doctor Deseo eta La Gran Pegatina Portugaleten egon dira dagoeneko. Gaur Loquillok joko du (23.30ean) eta bihar Esne Beltzaren txanda izango da La Canilla-ko eszenatorian. Xabi Solanoren taldeak San Rokeko jaiak agurtuko ditu gaueko 22.30etan.

Portugaleteko jaietako kontzertuak dohakoak dira. Beraz, reggae, rap edo rock musika trikitixarekin nahasturik entzuteko aukera bikaina izango da biharkoa. Gipuzkoakoek Lurgorrin jo zuten aurreko astean eta laster Bizkaian egongo dira berriro, Sopela Kosta Fest jaialdian parte hartuko baitute irailaren 24an (larunbata). Kontzertu hau ere, musu-truk izango da.