

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Sábado, 11 de julio 2015, 00:19
Santurtziko Musika Bandak Celtas Cortos taldearekin joko du bihar, Arrantza Portuko eszenatoki nagusian, Karmengo jai egitarau barruan. Saioa 22:00etan hasiko da eta guztira 20 kanta baino gehiago eskainiko dituzte, bandako musikariek egindako moldaketekin. Celtas Cortosekin eszenatokia eta protagonismoa partekatzea "erronka, luxua eta gozatu behar den esperientzia" da bandako kideentzat.
Celtas Cortos taldeak 20 bat disko ditu eta estatuko bandarik ezagunenetariko bat da. Sei urteren ondoren, beren azken diskoa, 'Contratiempos' izenekoa, aurkezteko itzuliko da Euskadira, ustelkeria, osasuna eta hezkuntza bezalako gaiei helduz. Halaber, beren abestirik klasikoenak joko dituzte, besteak beste, '20 de abril', 'Tranquilo majete' edo 'Cuéntame un cuento', antolatzaileek adierazi dutenez.
Santurtziko Musika Banda 40 gaztek osatzen eta José Miguel Medrano Agirrek zuzentzen du, eta udalerriko musika eta elkarte mugimenduan tinko erroturik dago. Bertan, Bizkaiko musika eszenan eskarmentu handia duten hainbat musikari profesional daude.
Ikasturte honetan zehar, Santurtziko Udalaren eta Serantes Kultur Aretoaren laguntzaz, herriko hainbat lekutan jo du bandak eta, berriz ere, Karmen jaietan kontzertu berezia eskainiz amaituko du denboraldia. Santurtziko Udalak adierazi duenez, aurreko batzuetan, Oskorri, Barón Rojo edo Serafín Zubirirekin eszenatoki nagusia partekatu zuenean bezala, ikus-entzuleen harrera aparta izan zen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Silvia Cantera, David Olabarri y Gabriel Cuesta
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.