Horrela bizi dute musikari eta idazleek Durangoko Azoka
Zetak, En Tol Sarmiento, Gatibu, Zea Mays, Harkaitz Cano eta Elena Fernándezekin izan gara
Euskal kulturaren olatuari forma ematen dioten artistekin izan gara Durangoko Azokan. «Zalegoarekin aurrez aurre egoteko aukera ematen digu. Baina ez hori bakarrik, beste artistekin ere», azaldu dute, pozik ohiko formatura itzuli delako azoka. «Hau bete-beteta ikusteaz oso oso pozik gaude», aitortu du Pello Reparazek, Zetak musika taldeko abeslariak. «Jendea ezagutzeko eta horiekin egoteko leku ederra da hau», aipatu du Alex Sardui, Gatibu taldeko ahotsak. Idazleak ere pozik azaldu dira jasotako harrerarekin. «Zirkulua ixteko modu bat da. Bakarrik egiten dugu lan eta gutxitan dugu aukera irakurleekin hitz egiteko», azaldu du Harkaitz Canok.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión