Borrar
Urgente Dos accidentes complican la circulación en Rontegi y en el Txorierri en dirección a Cruces
'Sormening' dinamikan parte hartu duten nagusi zein gazteen talde argazkia, udal ordezkari eta sorkuntzarako espazioko koordinatzailearekin. NAHIKARI CAYADO
«Nagusiak gazte izaten jarraitzen dute»

«Nagusiak gazte izaten jarraitzen dute»

Laugarren urtez, Elorrioko gazte eta adinekoek 'Sormening' dinamikan hartu dute parte, elkarren arteko zubiak eraikitze aldera

Miércoles, 12 de febrero 2020, 01:00

Nagusia izateak ez du esan nahi etxeko lau pareten artean geratu behar denik. Ez du esan nahi ere gaztetxoekin harremanak sortu ezin daitezkeenik. Izatez, mende ezberdinetan jaio izanak, ez du esan nahi bi mundu desberdinetan bizi direnik, nahiz eta bakoitzaren errealitatea oso ezberdina izan. «Asko ikasi dut gazteengandik, batez ere entzuten», aitortu zuen atzo goizean Jone Maturanak. Bera, adineko beste 50 partaideekin batera, 'Sormening' -en parte da, Elorrioko Udalak generazio ez-erdinen arteko harremanak bultzatzeko asmoz daukan dinamikan, alegia.

Udalerriak lau urte daramatza egitasmo hau jorratzen. Bertan, tokiko ikastetxeetako DBH 3. mailako ikasleek hartzen dute parte, nagusien elkarteetako adinekoekin batera. Hilean bizpahiru aldiz elkartzen dira ordu eta erdi inguruko saioetan, bai egoitzan, ikastetxeetan bertan, edota herriko kaleetan zehar paseatzeko asmoz.

«Oso gustura nago gaztetxoen artean, primeran pasatzen dut», azpimarratu zuen Gregorio Reyesek, bi urtez jarraian dinamikan parte hartu duenak. «Beti hartuko nuke parte hauekin, oso jatorrak dira», zioen.

Abestu, dantzatu, jolastu, josi... askotarikoak dira ikasturtean lantzen dituzten ekintzak. «Botoiak josten eta praketako barrena hartzen irakatsi diet nik, adibidez», aipatu zuen Maturanak. Reyesek aldiz, emandako aholkuak «buruan gorde eta etorkizunean aplikatzea» da gazteengandik espero duena.

«Bizi-esperientzien arteko truke bat da, elkarrengandik ikasi eta elkar ezagutzeko», azaldu zuen Onditz Mendizabalek, 'Sormening' sorkuntzarako espazioko koordinatzaileak. Gehitu zuenez gainera, «ekintzak, berez, aitzakiak baino ez dira zubiak eratzerako orduan.

Nagusiak eta gazteak, finean, ez dira hain desberdinak eta elkartzen direnean sortzen dena oso aberasgarria da», azpimarratu zuen.

Nerabeak ere benetan pozik agertu ziren atzo. Lourdeseko Ama ikastetxetik zetorren Anek esan zuenez, esaterako, «oso esperientzia polita izan da nagusiak entzutearena, azken finean, haurtzaro guztiz ezberdinak pasa izan ditugu eta hunkigarria da, benetan».

Garazi Erizek, Elorrioko BHIko ikasleak, bestalde, «nagusiak gazte izaten jarraitzen dutela» ikasi zuela aipatu zuen. «Gauza asko egiten dituzte eta oso dibertigarriak dira», gehitu zuen.

Adinekoek, bestalde, hurrengo saioa noiz etorriko zain irrikitan zeudelarik, nerabeekin denbora pasatzeak «gaztetu» egiten ziela aitortu zuten. «Adinari begiratu ezkero oso urruti gaudela dirudi, baina behin hitz egiten hasten garenean bat egiten dugu, zoragarria da», zioen Jone Maturanak.

Parte hartzaileen antzera, antolatzaileak ere «oso gustura» azaldu ziren Elorrion egindako lanarekin. «Guretzako magia da dinamika honek sortzen duena. Hasiera batean erlaziorik zertan izan ez daukaten pertsona gazte zein nagusien arteko harreman bat sortzen da, eta hauek kalean ikusi eta elkar agurtzea... hori da bereziena eta politena», adierazi zuen Mendizabalek.

Bere ondoan jarrita zegoen Maria Herrero alkateordeak azpimarratu zuenez, ekimenarekin «oso pozik» daude udaletxean ere. Hori dela eta, 'Sormening'ek jarraipena izango duela ezagutzera eman zuen, «aurrekontuetan horretarako diru atal bat gorde dugu datorren urterako», jakinarazi zuen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Nagusiak gazte izaten jarraitzen dute»