Borrar
Porrotx, Barandiaran, Gabilondo eta Atxotegi egingo den ikuskizunaren zati bat antzezten. N. C.
Zea Mays, Huntza eta Esne Beltza arituko dira 40 minutu rock jaialdian

Zea Mays, Huntza eta Esne Beltza arituko dira 40 minutu rock jaialdian

Mikel Urdangarinen eta Ines Osinagaren doinuek girotuko dute otsailaren 22an jaialdiaren aurreko eguneko ekitaldia

NAHIKARI CAYADO

DURANGO.

Sábado, 2 de febrero 2019, 00:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Beste urte batez, eta badira bost, Durangoko herriak 40 minutu rock jaialdia ospatuko du Landako Gunean. Aurtengoan gainera, ekitaldia bi egunetan ospatuko da, otsailaren 22an eta 23an hain zuzen ere. Larunbatean, egun osoko eskaintza musikala egongo da hamasei artistaren eskutik. Besteak beste, Hesian, Nogen, Zea Mays, Esne Beltza, Huntza, IRA eta aurtengo kanta egin duen Bad Sound System taldeak izango dira Landako Guneko eszenatokien gainean. Barruko karpan bestalde, Gorpuzkingz, Gorka Suaia eta musika jartzaileak izango dira nagusi, eta nola ez, sabelak betetzeko aukera ere egongo da bertan. Jaialdia goizeko 10.30etan hasiko da eta sarrerak 16 eurotan eskuratu ahal izango dira aldez aurretik. Egunean bertan erosten baldin badira berriz, 20 euroko prezioa izango dute.

Musika jaialdiaz haratago, elkartasunaren jaialdia ere bada 40 minutu Rock. Horregatik, ostiralean, kolore ezberdinak jai giroan batuta, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek piztutako globoen eztanda handi batez hasiko da jaialdia.

'Etxeko giltzak'

Kantuz-kantu eta taldeka, taula gainean umeen bizipoza eta irribarrea piztuko dute. Euskal Herritik urruti dauden kartzelako umeengana bidaltzea dute xede.

Pailazoen emanaldiaren ostean 'Etxeko giltzak' eskainiko dute bertsolari, kantari eta dantzariek. 40 minutuko emanaldia izango da, presoek astebutuetan jasotzen duten denbora tarte bera, eta bertan Ane Gabilondo etea Uribarri Atxotegi dantzariak izango dira narratzaileak.

Beraien gorputz eta dantza adierazpenekin, preso eta iheslarien hutsuneak sortzen duena kontatzen ahaleginduko dira Landako Gunean. Ines Osinaga eta Mikel Urdangarinen musikarekin batera, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariak ere arituko dira lanean Gotzon Barandiaranek zuzendutako ekitaldian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios