Irakurraldi girotuak agurtuko du bihar Hitzez eta Ahotsez ekimena

N. C. DURANGO.

Amaitzear dago Durangoko herria l literaturaren topagune bihurtu duen Hitzez eta Ahotsez ekimena. 'Askatasuna' hizpidetzat izan duen seigarren edizioa bihar agurtuko da Plateruena Kafe Antzokian ospatuko den irakurraldi girotuarekin.

Arratsaldeko bostetan hasi eta zazpi ordu luzez jendaurreko irakurraldia egingo dute, gauerdira arte iraungo duena. Baina aurretik, 14.30etan, talde bazkaria ospatuko dute toki berean. Antolatzaileen esanetan, ekimen honen helburu nagusia irakurleak Euskal Literaturara hurbiltzea da, eta bide batez, euskaraz irakurtzeari beldurra kentzea eta disziplina ezberdinetako eragileak biltzea.

Zentzu horretan, biharko ekintzan partehartzaileen gorakada azpimarratzen dute Hitzez eta Ahotsez-en bultzatzaileek, izan ere, 280 bat pertsona inguru bilduko dira, aurreko urtean baino hamar lagun gehiago. Sortzaile berriez gain, eskualdeko idazle ezagunak ere bertaratuko dira Antzokira, esaterako, Lourdes Unzueta, Josu Unzueta, Jose Julian Bakedano edo Leire Bilbao. Horrez gain, sorkuntza arloan, dantza, antzerkia eta ikusentzunezko baten proiekzioa ere izango dira ikusgai.

Temas

Durango