Hitzez eta Ahotsez ekimenak bihar izango du lehenengo solasaldi dialogikoa

N. C. DURANGO.

'Askatasuna' gaitzat duen Hitzez eta Ahotsez egitasmoak bihar egingo du lehenengo solasaldi dialogikoa Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bertan parte hartuko duten literaturzaleek, aldez aurretik irakurritako testu baten inguruko gogoeta egingo dute.

Horretarako hainbat testu proposatu dituzte antolatzaileek sare sozialen bitartez. Gabriel Arestiren 'Apur dezagun katea', Joseba Sarrionandiaren 'Habanako arbola', Lev Tosltoiren 'Hadji-Murat' eta Mari Luz Estebanen 'Amaren heriotzak libreago egin zuen' testuak izango dira biharko egunean mintzagai izango direnak. Saiora bertaratzen direnek, testu horietako bakoitzean atentzioa sorrarazi dion zatiaren inguruan mintzatuko dira.

Temas

Durango
 

Fotos

Vídeos