Bizkarra eta 'Abarkas' bertsolarien finalean sartu dira

N. CAYADO DURANGO.

Pasaden larunbatean Lekeition ospatutako azkeneko finalaurrekoaren ostean erabaki ziren final handian kantatuko duten zortzi bertsolarien izenak. Puntuazioz sailkatzea lortu dute Aitor Bizkarra abadiñarrak eta Eneko Abasolo 'Abarkas' iurretarrak, beraz, durangaldeak hiru ordezkari izango ditu abenduaren 15eko finalean, Miren Amuriza berriztarrarekin batera.

Eskualdeko hiru bertsolari hauez gain, Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeitia arituko dira lehian Bizkaiko bertsolari hoberenaren txapela etxera eramateko asmoz.

Arratsaldeko bostetan hasiko den finalerako sarrerak erosteko bide desberdinak daudela adierazi dute antolatzaileek. Alde batetik, www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu daitezke, interneten bidez.

Beste alde batetik aldiz, Durangoko Azokako Bertsozale Elkartearen stand-ean ere erosi ahal izango dira, Landako Gunean. Azkenik, finalaren egunean bertan ere izango dira salgai, Bilbao Arenaren kanpoaldean irekiko den txarteldegian, eguerdiko 12.30etatik aurrera.

Temas

Durango
 

Fotos

Vídeos