Borrar
Burduntzi egunak hogeitahamabigarren deialdia ospatuko du aurten Abadiñon. MAIKA SALGUERO
Abadiñoko Burduntzi eguneko partaidetzak gora egin du aurten

Abadiñoko Burduntzi eguneko partaidetzak gora egin du aurten

Berrogeita hamar bildots erreko dira larunbat goizean trinketearen inguruan, ondoren, herri bazkaria eta erromeria izango dira bertan

NAHIKARI CAYADO

Jueves, 13 de febrero 2020, 01:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Blasei agur esango dien ekintza heltzear da. Orain egun gutxi Abadiñoko herritarrak erroskila zuriez gozatzen ari baziren, egunotan ezpainak behin eta berriz miazkatzen ari dira larunbatean jango dituzten bildots erreetan pentsatuz. Aurtengoa hogeitahamabigarren deialdia izango da, eta berrogeita hamar bat koadrilen parte hartzea espero da, pasaden urtean baino bost gehiago. «Oso egun berezia da abadiñarrentzat», adierazi du bertako alkatea den, Mikel Garaizabalek..

Burduntzi izenez ezagutzen den egitasmo honek ez du parekorik Euskadin, arrakasta gehien duena baita, alegia. «Tradizio handiko eguna da, San Blas jaietako egitarauari amaiera emateko antolatzen dena», dio Garaizabalek.Herriko jendea, koadriletan, Zelaietako trinketearen ondoan batuko da goizeko bederatzietatik aurrera. «Lehenengo sua prestatu behar da, poliki-poliki, ondoren, bildotsa... Zaletasun handia behar da burruntzi eran bildotsa ondo erretzeko», azaldu du Abadiñoko alkateak. Goiz osoan gainera, txakolina eta tripakiak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Zaletasunaz gain, ziur parte hartzaile bakoitzak beraien trikimailuak eta sekretuak izango dituztela burduntzia egiterako orduan. Izan ere, Udalak antolatzen duen ekitaldi honek bildotsik gozoena zein den erabakitzeko balioko du. Eguerdiko 13.45etan epaimahaikideek bildotsak dastatuko dituzte eta bakoitzari puntuazio bana emango diote. Ebaluatzeko orduan, haragiaren itxura, zaporea eta erre-puntua hartuko dituzte hizpidetzat epaileek.

Guztira bost sari banatuko dira: Irabazleek, alde batetik, 100 euro, txapela eta garaikurra jasoko dute saritzat. Bigarrenek aldiz, 60 euro eta garaikurra irabaziko dute eta hirugarrenek 40 euro eta baita garaikurra ere. Laugarren eta bosgarren tokietan geratuko direnak bestalde, garaikur bana jasoko dute.

Behin irabazleak izendatuta, herri bazkariaren txanda izango da. Hau Zelaietako probalekuan izango da, betiko lez. Momentuz 300 bat lagun bilduko dira bertan, baina bertara joateko tiketak salgai daude oraindik. Garaizabalak ezagutzera eman duenez, 15 eurotan eskuratu ahal izango dira Matienako Errota kultur etxean edo Zelaietako udal Mediatekan.

Alkateak herritarrak eta ingurukoak Zelaietara hurbiltzera animatu nahi ditu: «Jai giro polita sortzen da, eta gainera, oso ondo jaten dugu bertan», azpimarratu du. Bazkalostean musika izango da protagonista, Gauargi taldearen erromeriari esker.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios