Borrar
Ume eta familia ugarik bisitatzen dute egunero Hontza natur zientzen museoa.
Hontza natur zientzien museoak mila bisitari izan ditu lehen hiru hilabeteetan

Hontza natur zientzien museoak mila bisitari izan ditu lehen hiru hilabeteetan

Enrike Huerta malakologo durangarrak bere alaba eta suhiaren laguntzarekin eta erakunde publikoen babesik gabe, azaroan zabaldu zituen ateak Mañarian. "Pozik gaude bisitari kopurua nahiko ona baita egin duen eguraldi kaskarra kontutan hartuta. Hala ere, igotzea espero dugu, udaberria datorrenean".

marta goikoetxea

Miércoles, 4 de marzo 2015, 01:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ateak ireki zituenetik mila bisitari inguru izan ditu Durangaldeko Natur Zientzien Hontza museoak lehen hiru hilabeteean. Ebaristo Buztintza 'Kirikiño' idazlearen etxean kokatuta dago, Mañarian, hain zuzen ere. Bertan Enrike Huertak hainbeste urtez amestutako proiektua gauzatzea lortu egin du soilik bere alaba, Leire Huerta (museoaren zuzendaria) eta bere suhiaren laguntzarekin, eta azaroaren 24ean elkarrekin inauguratu zuten.

Orduz geroztik, familia ugari, lagun eta pertsona nagusien talde asko hurbildu dira museora natur zientzien inguruko jakinmina asetu nahian. Horrez gain, hamaika ikastetxek erreserba egin dute udaberrirako, eguraldi ona aprobetxatuz, ikasleekin joateko. "Pozik gaude bisitari kopurua nahiko ona baita egin duen eguraldi kaskarra kontutan hartuta. Hala ere, igotzea espero dugu, udaberria datorrenean", ziurtatu du Enrike Huerta, Hontza Museoaren sortzaileak.

Hontza Museoa berezia da. Natur zientzien alor nagusiak biltzen duen Euskal Herriko zentro bakarra baita. Enrike Huertari orain dela 52 urte (14 urte besterik ez zituenean) bururatu zitzaion mota honetako museo bat martxan jartzea, eta ordutik lanari ekin zion bere ametsa egi bihurtu arte. Malakologo honek 1965ean hasi zuen ikerketa lana, eta guztira, 36.100 ale baino gehiago eskuratzea lortu ditu. 1985etik museoaren proiektua eskualdeko udaletxe guztietan aurkeztu du Huertak, erantzun baikorrik jaso barik. Orain, erakunde publikoen diru-laguntzarik gabe, Kirikiñoren etxebizitza zenaren lehenengo solairuan bere bildumeko 450 ale inguru jarri ditu ikusgai. Astegunetan 17:00etatik 19:00etara dago zabalik, eta larunbat eta jaiegunetan goizez ere bai.

Museoak eskaintzen duen ibilbidea honako hau da: lehenengo erakusgelan botanika, paleontologia eta geologia sekzioak aurki ditzakete bisitariek. Halaber, intsektuak, araknidoak, eta zizareak ikus ditzakete. Bigarrenean, ordea, animalia-erreinuko ale izugarrienetarikoak biltzen dira, hau da, poriferoak, oskoldunak, ibai zein itsasoko arrainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak, besteak beste. Horrez gain, europearrak eta exotikoak ere banatzen ditu. Museoarekin batera, Oskoldunak deitutako aldi baterako erakusketa ere jarri dute. «Gure museoa ez da oraindik oso ospetsua, baina ahotan dabilela badakigu. Etor diren gehienak beste batek gomendatu ondoren izan baita», adierazi du Huertak. Etorkizun hurbilean, eraikineko bigarren solairura hedatzea nahi dute, horrela ale gehiago erakusteko leku zabalagoa edukitzeko.

Erakargarri berria

Mota ezberdinetako aleak ikusgai jartzeaz gain, Huertak erakargarri berri bat barneratu dio erakusketari. Beira-arasa barnean ikusi ez ezik, espezimen batzuk ukitu ere ahal izango dira. Horretarako, sortzaileak ale batzuk gordelekutik kanporatu ditu eta museoko harrera-lekuan jarri ditu. Oraingoz, hiru eskukatu daitezke, hau da, azeri kume bat, antxeta bat eta katagorri bat. "Egundoko arrakasta izan du berrikuntza honek. Umeak izan dira batez ere gehien harritu direnak lumak eta azalak ukitu ondoren", aitortu du Huertak.

Baina museoko sortzaile durangarrak haratago joan nahi du. Bere asmoa ale gehiago eskuragarri jartzea da eta horretarako, erakusgelek eskaintzen dituzten bazterrak egokituko ditu. "Krokodilo bat eta fosil batzuk ateratzea nahi nuke. Era honetan, ale desberdinen sentzazio erreala har ditzakete bisitariek", iragarri du.

Ildo honetan murgilduta, neurri berriak bururatzen zaizkio Huertari. Besteak beste, animalien izenak eta errotuluak braille idazkerara itzultzea. Pausuz pausu aldaketak egiten joango dira, baina lehenik era behin, bisitarien kopurua indartzea behar dute, Huertak dioenez. "Bizkaiko eta Euskal Herriko museoen zerrendan sartzeko eginkizunak betetzen ari gara. Gero eta jende gehiago bertara hurbiltzea espero dugu".

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios