Bilboko kirol egokituaren eskaintza handitu da
500 plaza baino gehiago egongo dira udal kiroldegietan
elcorreo.com
Viernes, 30 de septiembre 2016, 00:13
Bilboko Udalak kirol egokituaren eskaintza handitu du. Izan ere, Bilbao Kirolak-en 500 plaza baino gehiago egongo dira datorren ikasturtean. Eskaintza guztia Atxuriko, Errekaldeko, San Ignazioko eta Txurdinagako udal kiroldegietan batuta dago, bertan eskaintzen baitira kirol egokituko aretoko kirolak eta uretakoak.
Iragan apirilean eskuratu eta abian jarri zen desgaitasunen bat duten pertsonentzako makina egokitua San Ignazioko kiroldegian, Euskadiko lehenengoa. Horrela, «bilbotar guztien premien araberako kirol eskaintza handitzen jarraitzeko Udalaren konpromisoa indartzen da».