Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua, Basque Teameko jokalariak, Olinpiadetara

Pablo Feijóo, Igor Genua eta Ignacio Martín,astelehenean, Barajasko aireportuan./
Pablo Feijóo, Igor Genua eta Ignacio Martín,astelehenean, Barajasko aireportuan.

Errugbia, zazpiko modalitatean, ez zegoen Jokoetan Paris 1924tik; orduan Estatu Batuek eskuratu zuten urrea

ELCORREO.COM

Jose Antonio Inchaustik gidatzen duen taldeak Riorako txartela lortu du zazpiko errugbiko errepeska txapelketa aurreolinpikoa irabazi eta gero, finalean Samoa 22 eta 19 azpiratuta. Ia miraria lortu dute Inchaustiren gizonek eta olinpiar hitzordurako 16 taldeko multzoan sartu dira horrela. Kirol hau (zazpiko modalitatean) Jokoetara itzuliko da, azkenengo parte hartzea Paris24n gertatu ondoren. Hori bizitzeko deialdian sartuko dira ia seguruenik Basque Teameko bekadunak: Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua.

Hirurak selekzioko deialdietan sartzen dira normalean eta ezinbestekoak izan dira sailkapena lortzerako orduan. Horretarako maila eta tradizio handiko beste selekzio batzuk gainditu behar izan dituzte: Errusia, Irlanda eta Samoa, orain dela hilabete Munduko Serieetan Pariseko Torneoa lortu zuena.

Pablo Feijoo (Donostia, 1985) bere jaioterrian, Donostian, hasi zen errugbian jokatzen, Atletico Bera Bera taldean eta horrekin 2001ean Ohorezko B Mailara heldu zen. 2017an Ingalaterrako Leicester Tigers taldearen eskaintza jaso zuen, Guiness Premiership txapelketaren barruan profesional moduan aritzeko. Tigersera heldu zenean utzita jokatu zuen National Division Two-ko (Ingalaterrako hirugarren maila) Waterloo RFC taldean eta 2007/2008 denboraldia bukatu zenean, Espainiako Ohorezko Mailako CRC Madrid taldearekin fitxatu zuen, Ingalaterrako National Division One mailako beste talde batzuen eskaintzak izan banituen ere. 2008-2009 denboraldian Espainiako ligako jokalari onenaren saria eman zioten. Madrilen jokatu ostean, Valladolid-eko Cetransa El Salvadorren aritu zen eta ondoren Bera-Berara, etxeko taldera, bueltatu zen.

Ingalaterran ikasi zuen

Ignacio Martin (Donostia, 1983) hegaleko moduan jokatzendu normalean eta bere abiadura eta habilezia nabarmena da. Ingalaterran ikasi zuen 10-12 urte zituenean eta hantxe hartu zuen errugbiaren zaletasuna. Espainiara bueltatu zenean Irun Rugby Taldean sartu zen. Bertan jokatu zuen 17 urte bete arte, orduan Atletico San Sebastianek fitxatu baitzuen. Biarritz Olympiqu e frantziarrak berarengan jarri zuen arreta eta bi urterako fitxatu zuen. 2006tik-2008ra Bera Beran jokatu zuen baina taldea utzi zuen Italiako Super 10 ligako Plus Valore Gran Parmara joateko. Urte bat pasa ta gero Rugby Parma 1931 taldera egin zuen salto. Atzerrian izandako esperientzia horren ostean Bera Berara itzuli zen.

Igor Genua (Hernani, 1988) izan da goi mailako kirola sustatzen duen Basque Team programara batu den azkena baina urteak daramatza zazpiko errugbiko estatuko selekzioan. 2015ean talde horrekin izan zen txapeldunorde Europako Txapelketan. Iazko denboraldian Elxeko Nazioarteko Torneoa irabazi zuten, bigarren postuan bukatu zuten Emirates Airline Dubai Rugby Sevens torneo aeta seigarrenean Nairobiko Nazioarteko Torneoa. Genuak Hernani taldean jokatzen du.

Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genuarekin 13 dira jada Jokoetarako sailkatu diren Basque Teameko kirolariak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos