Bilbok martxa nordikoa sustatuko du

Martxa nordikoa praktikatzen duen talde bat Balmasedan./
Martxa nordikoa praktikatzen duen talde bat Balmasedan.

Kirol popular hau erasoago praktikatzeko hitzarmen bat sinatu dute Bilbao Kirolak eta Ipar Izarra Nordic Walking Bilbao elkarteak

S. CANTERA

Bogan dago. Martxa nordikoa gero eta jende gehiagok praktikatzen duen kirola da. Taldean edo bakarka, bi makilen laguntzarekin ibiltzea oso ariketa popular bihutzen ari da. Horregatik Bilbon ekintza hau gustuko dutenei errastasunak ematea erabaki da. Bilbao Kirolak Ipar Izarra Nordic Walking Bilbao elkartearekin sinatu duen hitzarmenari esker, martxa nordikoa sustatzea erabaki dute.

Akordio honi esker, martxa nordikoa praktikatzen duten Bilbao Kirolak-eko abonatuek %10eko deskontua izango dute martxa nordikoko ikastaroetan eta Nordic Walking Bilbao klubaren jardueretan.

Erresistentziako kirol-mota hau kanpoan egiten da eta gakoa eskian erabiltzen diren antzeko bastoiekin ibiltzea da. Erresistentziako kirol honek %90 hobetzen ditu gorputzeko muskuluak eta ahalmen aerobikoa. Gainera, oxigenoaren gehieneko kontsumoan, erresistentzia fisikoan onurak nabaritzen dira eta inmunitate-sistema indartu eta zahartze-prozesua atzeratzen du.