Borrar
Gaizka Garitano, Levanteren aurkako partidan.
Eibarren miraria larrialdian
futbola

Eibarren miraria larrialdian

Zazpigarren porrota jarraian jasan ondoren, armaginek Barça hartuko dute larunbatean Ipuruan, jaitsiera postuak hiru puntura dituztela

Iñigo Crespo

Martes, 10 de marzo 2015, 12:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eibarren miraria arriskuan jarri da Liga txapelketako bigarren itzulia hasi zenetik. Anoetan Realaren aurka jasandako porrotaren ostean, Gaizka Garitanoren taldeak ez du punturik eskuratu. Hau da, azkeneko zazpi partidak galdu ditu, bi gol bakarrik sartu ditu eta jaitsiera postuak hiru puntura ditu dagoeneko. Larunbatean, gainera, armaginek Bartzelona hartuko dute Ipuruan. Baliteke Luis Enriqueren taldea urteko momentu onenean egotea, eta Eibar, aldiz, gaur den egunean Ligako talderik ahulena izatea, Cordobarekin batera, ez baitago hain emaitza txarrik lotu dituenik.

Bazirudien pauso batera zuela lehen mailan iraunkortasuna lortzeko aukera lehen itzuli ezinhobea sinatu ondoren. Orain, Eibarrek autoestimua galdu du erabat, eta are gehiago Levanteren aurkako partidaren ostean. Armaginak aurretik jarri ziren markagailuan, eta irmotasuna berreskuratzeko parada handia zeukaten aurrean. Baina Lucas Alcarazen taldeak ziztu bizian irauli zuen emaitza, eta Eibarrek kolpe berri handia jasan zuen. Larunbatean Barça izango du bisitari. Logikak dioenez, zortzigarren porrota izan beharko litzateke, baina Eibarrek urteak daramatza aurreikuspenak puskatzen, eta garaipen edo berdinketa batek egoera zeharo aldatuko luke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios