Bilboko Udalak 342.000 euro banatuko ditu aurten Bilbao Kirolak erakundearen bitartez
Bost dira 2016an diruz lagundu daitezkeen arloak: gizarte- eta federazio-zeregina betetzeko, parte hartzeko, udal-barrutian kirol ekintzak egiteko, emakumeen kirola bultzatzeko eta kirol egokitua garatzeko
elcorreo.com
Martes, 10 de mayo 2016, 00:02
Bilbon kirola bultzatzeko apustuari eutsi dio Bilboko Udalak, eta 2016an 342.720 euro erabiliko ditu aurten, Bilbao Kirolak erakundearen bitartez, hiriko kirol elkarteek egindako eta sustatutako jarduerak eta programak diruz laguntzeko. Bilbao Kirolak erakundearen diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago eta maiatzaren 25ean amaituko da, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
Gauzatuko diren kirol programak identifikatzeko eta diru laguntzak bideratzeko bost arlo finkatu ditu Bilboko Udalak. Lehena orokorra da kirol guztietarako, berezitasunekin gutxien egiten diren kirolentzat, eta kirol erakundeek gizarte eta federazio zeregina betetzeko eta joan-torriak egiteko. Arlo horretarako 169.720 euro erabiliko dira.
Bigarren arloa Bilboko udal barrutian parte hartzeko kirol programetarako da, horrela kirol praktika osasungarria, jostetakoa, integratzailea eta iraunkorra lortuz. Arlo horretan 13.000 euro erabiliko ditu. Hirugarren arloa Bilboko udal barrutian kirola eta hiria sustatzen dituzten ekintza zehatzak egiteko da, eta 60.000 euroko aurrekontu saila du.
Halaber, emakumeen kirola eta kirol guztietan emakumeen partaidetza sustatzeko eta kirolaren praktikan neskak eta emakumeak ikusarazteko arloak 80.000 euro izango ditu.
Gainera, Bilboko Udalaren politiken ardatz estrategikoetakoa da kirol egokitua bultzatzea eta kirola ezintasuna duten pertsonak gizarteratzeko tresna moduan sustatzea da. Oinarri horretatik abiatuta, bosgarren arloa kirol egokiturako da, eta Bilboko Udalak 20.000 euro erabiliko ditu dibertsitate funtzionala duten pertsonek osatutako taldeentzat edo klubentzat, dibertsitate funtzionala duten norbanakoentzat, dibertsitate funtzionala duten pertsonen jarduera fisikoa indartzeko kirol programak garatzen dituztenentzat edo gizartearen sektore honi zuzendutako kirol ekitaldiak garatzen dituztenentzat.
Eskaerak
Diru laguntzen bost arloetako eskariei dagokienez, deialdia arautzen duen dekretua ikusteko eta inprimakiak jaisteko Bilbao Kirolak erakundearen web orrira (www.bilbaokirolak.eus) jo behar da. Tramitazioa egiteko, eskariak promocion@kirolak.bilbao.eus helbidera bidali behar dira, edota norbera joan Bilbao Kirolak erakundeko bulegoetara (Nafarroa kalea 5, laugarren solairua).
Deialdiaren oinarri bereziek arlo bakoitzaren prozedura arautzen dute, hau da, eskatzaileak, diru laguntzetarako kopuruak eta abar. Diru laguntzak eskatu nahi dituzten elkarteek, federazioek edo pertsonek oinarrietan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu behar dute.