Hamar urteko zigorra Sa Jae-hyouk kirolari olinpikoari
Hego Koreako pisu jasotzailea gaingabetuta geratu da, kide bat bortizki astintzearren
izaskun moyano
Jueves, 7 de enero 2016, 00:36
Sa Jae-hyouk Hego Koreako pisu jasoitzaileak 2008ko Pekineko Joko Olinpikoetan urrezko domina eskuratu zuen, 77 kilo altxatu ondoren. Orain ordea, hamar urteko gaingabetasuna eman diote, kide bat bortizki jo ostean.
Koreako Halterofilia Federazioak bere erabakia adierazi du, jasotzailea salatua izan eta epailearen aurrean aritu ondoren. Sa Jae- hyouk joan den igandean elkarrizketatu zuen Chuncheon herri asiarreko poliziak.
30 urteko gizonak, ukabilkida batez jo zuen Hwang Woo-man 21 urteko pisu jasotzailea. Gabon Zahar gauez taberna baten hasi zuten liskarra bien arteko eztabaida baten ondorioz. Mutil gaztea ospitalera eraman zuten masailean zauri bat zuela. Medikuen ustez, sei hilabete barru osatuko da.
Erasotzaileak adierazi duen bezala, gabon zaharrean egin zuen topo Hwang-ekin, joan den otsailean izandako ikamika bat konpontzeko asmoz. Orduan ere, oraingoan bezala, nagusiak gazteari muturrekoa eman zion.
2008. urteko txapeldun olinpikoa, Londres 2012koetatik at geratu zen sorbaldako lesio baten ondorioz. Eta badirudi aurten Rio de Janeiron ospatuko diren jokoetatik ere kanpo geldituko dela.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.