Izututa, triste eta hitzik gabe
Parisen jazotako hondamendiaren inguruan kirolariek frantsesenganako elkartasuna erakutsi zuten; bakoitzak bere erara
izaskun moyano
Martes, 17 de noviembre 2015, 00:42
«O2 Arenara noa, baina Parisen daukat bihotza». Honela adierazi zuen Maria Sharapovak Frantziako hiriburuan jazotako hondamendiarekin elkartasuna. Baina tenislari errusiarra ez da bakarra izan. Beste hainbat kirolarik Pariseko biktimen aldeko mezuak bidali dituzte sare sozialen bidez. Thierry Henry, Robert Lewandowski eta Cristiano Ronaldo futbolariak, Kevin Seraphin saskibaloi jokalaria eta Usain Bolt, besteak beste, izan dira protagonista nagusienak.