Borrar

Richards-ek dioenez

Richardsek dioenez horrenbestetan leporatu dizkioten odol-aldaketak, Suitzan eginak, sineskeria besterik ez dira

Roberto Moso

Jueves, 17 de diciembre 2015, 01:39

Richardsek dioenez horrenbestetan leporatu dizkioten odol-aldaketak, Suitzan eginak, sineskeria besterik ez dira. Txantxetan komentatu zion kazetari talde bati eta horrez geroztik behin eta berriz aipatu da, egia izango bailitzan. Richardsek dioenez sekula ez da palmondo batetik erori. Beste mota bateko zuhaitz baten goialdean zegoen etzanda, deitu zuten bazkaltzera eta jaistean hartutako kolpearen eraginez ebakuntza-gela bateraino eraman zuten, buruan odolbildu bat egin zitzaion eta.

Richardsek dioenez ez da egia bere aitaren errautsak esnifatu zituela. Haritz bati elikadura emateko bota zituen eta -hori bai- atzamarrean geratu zitzaion arrastoa sudurreratu zuen «senezko mugimendu batean». Richardsek dioenez 'Rolling Stones' izena ia txiripaz sortu zen. Club baten jabeak telefonoz galdetu zien taldearen izenagatik eta Brian Jonesek, bere esku zuen lehenengo diskoaren izena eman zion: Muddy Watersen 'Rollin' Stone' kantuarena.

Richardsek dioenez lehenengo Rolling haiek nolabaiteko misiolariak ziren. Haien helburua Londres osoan rithm&blues zabaltzea zen, askotan musu-truk edo oso diru gutxi eskuratuz, saldutako sarreren arabera. Konturatu zirenerako neska-fan asko zituzten erotuta haien atzetik korrika. Richardsek dioenez txikitan klaseko kakanarrua zen, hots egunero jaso behar zituen jipoiak. Horrelako zerbaiti buelta emateko gorriak eta bi pasatu zituen eta bere ustez, bizi osorako baldintzatu zuen bere izateko era. Richardsek dioenez hogeita hamar urte darama heroina ukitu gabe; bere hitzetan «munduan dagoen seduktorerik zitalena».

Richardsek dioenez Brian Jones ergeldu egin zen ospearen eraginez, tipo jasanezina bihurtzeraino, eta Mick Jagger-ek ere «jainkosa» moduan aritzeko joera dauka. Amodio-gorrotozko harremana dirudi haien artekoak.

Honelakoak eta bestelakoak kontatzen dizkigu Keith Richradsek bere autobiografian. Urte gutxitan Londreseko Club hotzetan jotzetik munduko egoitza handienetan aritzera pasatu zen. John Lee Hoker-en abestiak nola jotzen ziren ikastetik bluesman handiarekin batera jotzera. Liburuak 'Bizitza' du izena eta bertan benetako ibilera interesgarri eta sinestezin baten isla aurkitzen dugu. Hirurogeiko hamarkadako Londres psikodelikoa, non dena zen posible. Hippyen ametsa eta amesgaiztoa. Punk eta 'disco-musicaren' korronteei nola egin zieten aurre, eta ezinezko oreka bizimodu publiko eta pribatuaren artean, droga-arazoak zirela medio polizia zure arrastoaren atzetik dabilkizunean eta hedabideentzako helburu preziatua bilakatu zarenean. Baina zerbait argi geratzen bada liburuan, bere musikarekiko maitasuna da. Biopic-etan ez bezala, liburuetan badago tarterik rock izarren lanaren munduan murgiltzeko. Keithen kasuan agerian geratzen zaigu zergatik beraren konposizioek horren aztarna sakona utzi duten urteetan zehar.

Keith Richardsek banan-banan gezurtatzen ditu gainean dituen legenda beltz guztiak, baina azken batean gustuko du harexek sortutako pirata irudi hori. Berriki beste disko bat grabatu du musikari-lagunen artean. Berak dioenez «bluesman beltzei inork ez die esaten erretiroa hartu behar dutenik, zergatik niri bai?». Hirurogeita hamar urte luze eginda hor jarraitzen du, bere irribarre maltzur horrekin maite duena egiten. It"s Only Rock & Roll but I like it!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Richards-ek dioenez