

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
silvia cantera
Jueves, 15 de octubre 2015, 00:37
Sonia de los Santos abeslari mexikarraren lehendabiziko lana Euskal Herriraino heldu da kaleratu baino lehen. 'Mi viaje: De Nuevo León to the New York island' diskoak Atlantiko osoa zeharkatu du abesti berezi bati esker. Bere albumak inmigrante gisa bizitako esperientziak biltzen ditu, baita bere jatorriko herriarekiko maitasuna eta kulturengan sentitzen duen grina. Halere, euskaldunon interesa esnatu duena bere 'Txoria txori' abestiaren bertsioa izan da. Artista Mikel Laboaren 'himnoarekin' ausartu da. Honela, Madonnaren pausoak jarraitzen ditu. Abeslari amerikarrak kontzertu batean txalaparta erabiltzeaz gain, 'Aldapeko' kantatu zuen duela urte batzuk. Gure kulturak mugak gainditzen ditu behin eta berriro.
Mexikarrak Joan Baez abestutako 'Txoria txori' entzun zuen youtuben. Izugarri gustatu zitzaionez, ideia errealitatea bihurtzea erabaki zuen. Bere senarra, Lorenzo Parro, bilbotarra da, eta berak kontatu zion doinu hori 'himnoa' izango balitz bezala tratatzen zela Euskadik. Horrek presioa sartu zion arren, bertsionatzera ausartu zuen. Izan ere, oso emaitza ona lortu du eta arrakasta handia lortzen ari da tokiko irratietan zein sare sozialetan. Euskaraz hitz egiten ez duen arren, oso ondo moldatzen da Mikel Laboaren letrarekin.
Diskoaren formatu fisikoa Estatu Batuetan erosi ahal izango da bakarrik, urriaren 30etik aurrera. Hori bai, abesti hau iTunes eta Amazonen eskuratu daiteke dagoeneko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.