Gatibu taldeko kideak, Viña Rock jaialdian.

Gatiburen mendekua

Talde gernikarrak Athletic Hirian joko du maiatzaren 30ean, 2012an Madrilgo PPk debekatu ziola salatu ondoren

elcorreo.com

Miércoles, 20 de mayo 2015, 01:31

Kutsu berezia izango du aurtengo Kopako finalak Gatiburentzat. Talde gernikarrak errebantxa txikia hartuko du maiatzaren 30ean, Athletic Hirian joko baitu. Zurigorriek azken aldiz txapelketako azken partidara iritsi zirenean, 2012. urtean, Madrilgo PPk bertako kontzertua debekatu zuela salatu zuten musikariek. Aurten, Bartzelonan jokatuko den norgehiagoka berotu ahal izango dute aurreko orduetan. Nahiz eta taldekideek akordioa oraindik lortutzat eman nahi ez duten, rock talde euskalduna festa giroaren ardatza izango da aurten.

Publicidad

Athleticek esfortzu handia egin du Gatibuk Bartzelonan jo dezan. 2012an gertatu zenarengatik nolabait konpentsatzeko agian. Duela hiru urte, talde gernikarrak gogor kritikatu zituen Ana Botella eta Esperanza Aguirreren politikak. "Madrilgo PPri esker, kontzertuak ez dira eskainiko" adierazi zuen orduan Gatibuk. 43.000 zale zurigorri espero dira aurtengo Athletic Hirian Bartzelonan, sekulako giroa sortu nahi izango dutenak. Gatibuk, euren aurrean, mendeku txikia hartzeko aukera izango du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad