'Dragoi Bola Z: F berpiztua', euskaraz

'Dragoi Bola Z: F berpiztua', euskaraz

Frankiziako pelikularik errentagarrienaren euskarazko bertsioa ikusteko abagunea izango dsa asteburu honetan, Euskal Herriko hainbat zinema aretoetan

IZASKUN MOYANObilbao

Egungo gazteen haurtzaroan presentzia handia izan du Dragoi Bolak. Izan ere, ez da iraganean edota oroitzapenean geratu. 'Dragoi Bola Z: F berpiztua' filma aurkeztuko da gaur, zinema bizkaitar eta gipuzkoarretan.

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker, Eusko Jaurlaritzak haur eta gazteentzako euskarazko filmen eskaintza zabaltzea du helburu.

Luzemetrai japoniarrak Sorbet eta Tagomaren ibilerak kontatzen ditu. Hauek biak, Frizer emperadorearen armada hondatutakoan bizirik geratutako bi kide dira eta lurrera datoz. Dragoi bolak erabiltzeko asmoa dute espazioko gaizkilea berpiztu eta haren inperioa berreraikitzeko, Son Goku menperatuz. Baina hau, Vegetarekin batera, Bills eta Whisekin entrenatzen ari dira, eta itzuli bitartean, Gohanek, Satan Txikik, Krilinek eta beste hainbat lagunek egin beharko diete aurre inbaditzaileei.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos