Zortzi euskal film luze aurkeztuko dira Zinemaldiko Zinemira sailean

Irene Escolar "Un Otoño sin Berlín" filmaren protagonista da/
Irene Escolar "Un Otoño sin Berlín" filmaren protagonista da

Karmele Soler makillatzaileak jasoko du aurten Zinemira Saria

I.AGOTE

Donostia Zinemaldiaren 63. edizioak zortzi film luze aurkeztuko ditu Euskal Herrian ekoitzitako zinemari buruzko Zinemira sailean (euskal zinemari eskainitako saila). Mundu mailako lau estreinaldi eta aurten ekoitzitako beste lau lanek osatzen dute eskaintza hori.

Aurtengo Zinemira sailean, film hauek izango dira ikusgai: Lara Izagirre zinemagilearen Un Otoño Sin Berlin; Jorge Fernández Mayoral, Pablo Tosco, eta Pablo Iraburu Allegueren District Cero; Josu Martinezen Gure Sorlekuaren Bila; Gorka Bilbaoren Jai Alaia Blues; Carlos Rodriguezen #Jazzaldia 50; Sam Marti Orti zinemagilearen Pos Eso; Olivier Masset-Depasseren Sanctuaire; eta Pablo Iraburu Allegue eta Migueltxo Molina Ayestaran zinemagileen Walls (Harresiak).

Zinemira Saria

Karmele Soler makillatzaileak jasoko du aurten Zinemira Saria, Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteek euskal zinemagintzaren pertsona ospetsu baten lan-ibilbidea aitortzeko ematen duten saria. Euskal Zinemaren Galan emango da Zinemira Saria, irailaren 22an, Victoria Eugenia antzokian, Lara Izagirreren Un otoño sin Berlín filmaren lehen emanaldiarekin batera.

Euskal Zinemaren Irizar Saria

Euskal Zinemaren Irizar Saria jasotzeko izendatutako filmak honako hauek izango dira: Amama, Asier Altuna (Sail Ofiziala); Gure Sorlekuaren Bila, Josu Martínez (Zinemira), Jai Alai Blues, Gorka Bilbao Ramos (Zinemira): Un Otoño sin Berlín, Lara Izagirre (Zinemira); Pikadero, Ben Sharrock (Zuzendari Berriak); Psiconautas, Alberto Vázquez eta Pedro Rivero (Zabaltegi); eta Walls (Harresiak), Pablo Iraburu Allegue eta Migueltxo Molina Ayestarán (Zinemira).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos