El Correo

'The young and prodigius T.S. Spivet' filma euskaraz estreinatuko da ostiralean

  • Cesar sarietarako hiru izendapen jaso eta Donostia Zinemaldia itxierako filma izan zen Jean-Pierre Jeuneten pelikula 'Gazte harrigarria, T.S. Spivet' izenburuarekin iritsiko da euskaraz

Reif Larsen idazle estatubatuarraren eleberrian oinarrituta Jean-Pierre Jeunet zinemagile frantsesak zuzendu duen 'The young and prodigius T.S. Spivet' filma estreinatuko da datorren ostiralean, uztailaren 4an, eta euskaraz ikusteko aukera izango da, Zineuskadi elkarteak kudeatzen duen Zinema Euskaraz programaren baitan bikoiztu baita. Cesar sarietarako hiru izendapen jaso eta Donostia Zinemaldia itxierako filma izan zen pelikula 'Gazte harrigarria, T.S. Spivet' izenburuarekin iritsiko da euskaraz.

Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, T.S. Spivet bere familia bitxiarekin arrantxo batean bizi den 12 urteko jeinua da. Kartografiarako eta asmakeriak sortzeko duen talentuak ordainsaria jasoko du, zientzia erakunde batek izen handiko sari bat eman behar baitio. Maleta hartu eta ia herrialde osoa zeharkatuko du saria hartzeko.

Jean-Pierre Jeuneten zuzendaritzapean, Kyle Catlett, Helena Bonham Carter, Robert Maillet, Judy Davis, Callum Keith Rennie, Julian Richings, Jakob Davies, Dominique Pinon, Niamh Wilson eta Amber Goldfarb dira filmeko aktoreak.

Zinema Euskaraz programaren helburua, herritarren eskura balio zinematografikoak sustatuko dituen, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabiliko duen eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen film sorta bat jartzea da.

Temas