Borrar
Kalealdia, Bilbon.
Karrikan plataformak Euskal Herri osoko kaleko arte eszenikoak bultzatuko ditu

Karrikan plataformak Euskal Herri osoko kaleko arte eszenikoak bultzatuko ditu

Bilbo, Gasteiz, Iruña, Zarautz eta Hendaiako udalek, Errobiko Mankomunitateak (Lapurdi) eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak indarrak batu dituzte, laguntzak jaso eta jaialdi handietan parte hartzeko

elcorreo.com

Martes, 3 de mayo 2016, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilbo, Gasteiz, Iruña, Zarautz eta Hendaiako udalek, Errobiko Mankomunitateak (Lapurdi) eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak euren indarrak elkartu dituzte, Karrikan plataforma eratzeko, Pirinioen bi aldeetan kaleko arte eszenikoen sorkuntza lanak bultzatzeko eta laguntzeko helburuarekin.

Plataforma kideek konpromisoa hartu dute proiektu bat aukeratzeko eta, laguntza ekonomikoa eta teknikoa emateaz gain, 2017an antolatzen dituzten jaialdi handi guztietan programatuko dute. Izan ere, Karrikan plataformaren xedea sorkuntzari laguntzea eta Euskal Herrian kaleko arteetan gero eta indar gehiago hartzen ari diren artisten ezagutza bultzatzea da, zazpi lurraldeetako edozeinetan instalatuta dauden, profesional izanik edo profesional izateko bidean egonik espazio publikoan jarduten duten taldeen, artisten edo konpainien jatorrizko sorkuntza lanak bultzatuz.

Horrela, zuzeneko ikuskizuna lantzen duten diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina anitzeko ikuskizunak eta abar. Hala ere, lehentasuna izango dute testurik ez duten edo euskarazko testua duten proiektuek eta formatu txiki edo ertainekoek.

Karrikan plataformako kideek konpromisoa hartu dute aukeratutako proiektua modu orokorrean bultzatzeko, hau da, laguntza ekonomikoa emanez, sorkuntzarako egoitzak eskainiz, arte, teknika eta administrazio laguntza emanez -konpainiaren beharren arabera- eta, azkenik, sustatzaileek euren hirietan antolatzen dituzten kaleko arte jaialdi bakoitzean gutxienez proiektuaren emanaldi bat programatuz.

Modu honetan, proiektu eszeniko hori Bilboko Kalealdian, Hendaiako Mai du Théatren, Gasteizko KaldeArten, Zarauzko Kalerkin, Iruñeko udako programazioan eta Errobiko Mankomunitateko Abian! programazioan izango da. Proposamen eszenikoak aurkezteko epea ekainaren 18ra egongo da zabalik, eta informazio guztia www.karrikan.eu webgunean dago eskuragarri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios