

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
iñigo crespo
Viernes, 22 de abril 2016, 00:58
Euskal sorginen azken akelarrea da istorioaren abiapuntua. 'Gaueko' izeneko bilauak bertan daudenak basajaun bihurtu eta eguzkilore boteretsu guztiak bereganatzen ditu. Momentu honetatik aurrera, protagonistaren ahizpa guztiak askatu beharko ditu jokalariak. Hori da 'Sorginen Kondaira' bideo-jokoaren hari nagusia, euskal mitologia bete-betean hartzen duen lan berria eta 3Dko teknologia erabiltzen duen lehenengo produktu euskalduna.
Mari, Basajaun eta lamiekin topatuko da pertsonaia nagusia -Sorgiña Pirulinan oinarrituta dagoena- emozioz betetako bidaian. Omako Basoa, Zugarramurdi eta Aitzgorri bisitatu beharko ditu sorgin txikiak bere senideak betirako askatzeko. «Oso didaktikoak diren erronka dibertigarri ugari ebatzi beharko ditu jokalariak», adierazten dute bideojokoa garatu dutenek. Gainera, istorioaz gain, badago beste atal bat, non euskal mitologia zehatz mehatz aztertzen den.
Binary Soul kooperatiba bilbotarrak garatu du dagoeneko salgai dagoen bideo-joko berria, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundia eta Bilboko Udalaren laguntzarekin. Bere helburua «euskal kultura eta euskara ume eta gazteen artean hedatzea» da, Ana de Castrok, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak, adierazi duenaren arabera. Elkarren dendetan erosi daiteke jada 'Sorginen Kondaira', 15 euroan. Euskarak, beraz, badu bere 3D-ko bideo-jokoa, gazteleraz ere eskuragai dagoena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.