Borrar
Bisitari bat, Xianeko gerlarien erakusketan.
Ia 50.000 bisitari izan dituzte Xianeko gerlariek

Ia 50.000 bisitari izan dituzte Xianeko gerlariek

Sekulako arrakasta lortu du 'Terracotta Army' erakusketak, eta Euskalduna Jauregiak bere markarik handiena hautsi du saldutako sarreren kopuruarekin

Iñigo Crespo

Lunes, 23 de febrero 2015, 14:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskalduna Jauregiak marka berri bat hautsi du. Igandean amaitu zen Xianeko gerlarien erakusketak 48.293 bisitari izan ditu, orain arte hartu duen kopururik handiena. 'Terracotta army' lanaren arrakasta adierazten dute zenbakiok, izan ere 5.000 pertsonatan gainditu du 2010ean aurkeztutako 'Giza gorputzak: zure bizitzako erakusketa!', Euskaldunak jasotako azken lan ospetsuena. 2014ko abenduaren 15etik ia 50.000 sarrera saltzeak egoitzaren apustua berretsi du, eta etorkizunerako proiektuei bultzada handia emango die ziur asko.

Xianeko gerlariek munduan zehar sekulako oihartzuna lortu dute azken urteotan, historiako aurkikuntza arkeologikorik enigmatiko eta harrigarrienetariko bat da eta. Irlandan erantzun paregabea aurkitu zuen 'Terracotta army' erakusketak, eta Madrilen, adibidez, 100.000 bisitari baino gehiago erregistratu zituen. Bilbon, bestalde, Qin Shi Huangen mausoleoan egindako 150 pieza bikainen erreprodukzioek onespen zabala izan dute zalantzarik gabe.

Halaber, 384.885 euro bildu dira erakusketari esker. Joan den larunbatean jaso ziren bisitari gehien: 2.549 pertsona. Jarraian, igandeak izan zituen bisitari gehien (1.875 pertsona) eta, hirugarrenik, urtarrilaren 2ak (1.772). Bisitari gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak (EAE) izan dira, Estatuko beste autonomia erkidego batzuetatik eta Europako beste herrialde batzuetatik hainbat bisitari etorri diren arren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios