Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Viernes, 16 de mayo 2014, 00:06
Euskara sustatzea da euskaltzaindiaren helburu nagusia eta, gauzak horrela, bere Argitalpen zerbitzuaren bitartez, Euskal Herriko ikastetxeei Bilbao Bizkaia Kutxa-Euskaltzaindia literatura lehiaketako lanak doan eskaini dizkie.
Saritutako lan askoren ale ugari Euskaltzaindiko gordailuan daude, eta orain, Euskaltzaindiak, lan hauek irakurle gazteen esku jarri nahi ditu. Horretarako, literatura generoaren araberako bost liburu sorta Euskal Herriko ikastetxeei doan eskaini zaizkie, Akademiako iturriek jakinarazi dutenez.
Bestalde, ikastetxeetako irakasleek ere liburu sortak jasotzeko eskaria egin dezakete hurrengo helbide honetan: http://www. euskaltzaindia .net/index.php?option=com_contact&view=contact&id=12:argitalpen-banaketa-zerbitzua&catid=274&lang=eu
Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak 1958 eta 2008 urte bitartean literatura sariak antolatu dituzte, lau literatura-alorretan: Txomin Agirre eleberri sariak, Felipe Arrese Beitia olerki sariak, Toribio Altzaga antzerki sariak eta Mikel Zarate saiakera sariak. Urte hauetan zehar, euskal letratan esanguratsuak diren idazle ugari sarituak izan dira.
Halaber, 1991tik aurrera eta gaur egun ere, haur eta gazteentzako narrazio eta olerki sariak antolatzen dituzte bi erakundeek. Sariketa honetako irabazle batzuk, urteak aurrera egin ahala, ezagun egin dira euskal literaturan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Asesinato en Barakaldo: «Se ensañó golpeándole con una piedra en la cabeza, tenía la cara reventada»
Luis López, Eva Molano y Andrea Cimadevilla
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.