FINALA

Zonaldeko hiru bertsolarik abestuko dabe Bizkaiko finalean

Xabat Galletebeitia (Lekeitio), Nerea Ibarzabal (Markina) eta Onintza Enbeita (Muxika) izango dira hilaren 15eko saioan

IRATXE ASTUI GERNIKA-LUMO.

Zortea botata dago. Lekeitioko azken finalaurrekoa joan dan zapatuan jokatu eta gero, erabakita geratu da aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finaleko zortzikotea. Zonaldea ordezkatzen, hiru bertsolarik abestuko dabe hilaren 15ean, Bilboko Bilbao Arenan burutuko dan azken saioan.

Hain zuzen be, Busturialdetik, Onintza Enbeita muxikarra igoko da oholtza ganera (puntuazioz hirugarrena), eta Lea Artibai eskualdetik, barriz, Nerea Ibarzabal -Markina- eta Xabat Galletebeitia -Lekeitio-. Azken bi honeek Igorreko finalaurrekoa irabazteagatik eta puntuazioz lehenengoa geratzeagatik lortu dabez, hurrenez hurren, finalean sartzea.

Bertsolariak.
Zortzi bertsolarik jokatuko dabe Bilboko finala; tartean Galletebeitia, Enbeitia eta Ibarzabal izango dira.
Lekua.
Bizkaiko Bertsolari lehiaketaren finala abenduaren 15ean burutuko da Bilbao Arenan, 17.00etan hasita.

Lekeitioko ariketa puntuagarria egin eta gero, Jone Uria izan da puntu gehien batu dauzena -508,5-. Beran atzetik, Etxahun Lekue sailkatu zan, 502 puntugaz, eta hirugarren, Ibon Ajuiagojeaskoa gernikarra -468,5-. Ander Elortegi, Txaber Altube eta Arrate Illaro laugarren, bostgarren eta seigarren gertatu ziran, hurrenez hurren.

Bizkaiko txapelketaren finalean, bestalde, zonaldeko hirukotea beste bost bertsolariakaz kantatuko dabe. Miren Amuriza (Berrizko irabazlea), Jone Uria (Lekeitioko irabazlea), Etxahun Lekue (puntuazioz bigarrena, Eneko Abasolo (puntuazioz laugarren) eta Aitor Bizkarra )puntuazioz bostgarren) alboan eukiko dabez.

Finaleko sarrerak salga dagoz dagoeneko eta bide desbardinak dagoz txartelok eskuratzeko. Alde batetik, www.bertsolarrerak.eusk webgunean eskura daitekez eta baita be Durangoko Azokako Bertsozale Elkartea-Lankuren postuan.

 

Fotos

Vídeos